ERREGIO POLITIKA

52
ERREGIO POLITIKA UNIBERTSITATEAK, BERRIKUNTZA ETA I+G UNIBERTSITATEAREN PARTE HARTZEA ERREGIO POLITIKAN GURE ERREGIORAKO ERABILGARRIAK IZAN DAITEZKEEN HAINBAT PROIEKTU ERREALEN ERREFERENTZIAK Unibertsitateak erregio mailako garapen politiketan izan beharko lukeen parte hartzearen garrantziaz zalantzarik ez dago gaur egun. Arlo honetan, erakunde publiko zein pribatuetatik egiten diren ahalegin ekonomikoek eman beharko lituzketen emaitzak aldiz , askoz hobeak izan daitezkeenaren sentipen orokortua sumatzen da, elkarlanez osatua behar lukeen sare honetan diharduten agenteengandik. Garrantzitsua da oso, erakunde publikoetatik aurrekontuetan I+G alorra eta teknologiaren aldeko etengabeko apustua bermatzea zentzu kuantitatiboan, ehuneko horiek goranzko ibilbidea izan dezaten ziurtatuz, baina bestalde ezinbestekoa da ahalegin ekonomiko garrantzitsu horrek ahalik eta etekinik handiena lortzea, emaitza horiek etengabe neurtzea eta oro har erregio mailan garatutako politika ekonomikoko helburuetara iristeko beharrezkoak diren proiektuak elikatzera bideratuta daudela ziurtatzea. Elementu guzti hauek lotzea ez da lan erraza, baina gaur egun oso lokalizatuta dauden hainbat arazori konponbidea emateko urratsak ematen hastea behintzat lehenbailehen abian jarri beharreko egitekoa da. Unibertsitatea, ikerkuntza eta industria sarearen arteko lotura sendo eta eraginkorrak behar ditugu. 1

Transcript of ERREGIO POLITIKA

ERREGIO POLITIKA

UNIBERTSITATEAK, BERRIKUNTZA ETA I+G

UNIBERTSITATEAREN PARTE HARTZEA ERREGIO POLITIKAN

GURE ERREGIORAKO ERABILGARRIAK IZAN DAITEZKEEN HAINBAT PROIEKTU ERREALENERREFERENTZIAK

Unibertsitateak erregio mailako garapen politiketan izan beharkolukeen parte hartzearen garrantziaz zalantzarik ez dago gauregun.

Arlo honetan, erakunde publiko zein pribatuetatik egiten direnahalegin ekonomikoek eman beharko lituzketen emaitzak aldiz ,askoz hobeak izan daitezkeenaren sentipen orokortua sumatzen da,elkarlanez osatua behar lukeen sare honetan dihardutenagenteengandik.

Garrantzitsua da oso, erakunde publikoetatik aurrekontuetan I+Galorra eta teknologiaren aldeko etengabeko apustua bermatzeazentzu kuantitatiboan, ehuneko horiek goranzko ibilbidea izandezaten ziurtatuz, baina bestalde ezinbestekoa da ahaleginekonomiko garrantzitsu horrek ahalik eta etekinik handienalortzea, emaitza horiek etengabe neurtzea eta oro har erregiomailan garatutako politika ekonomikoko helburuetara iristekobeharrezkoak diren proiektuak elikatzera bideratuta daudelaziurtatzea.

Elementu guzti hauek lotzea ez da lan erraza, baina gaur egunoso lokalizatuta dauden hainbat arazori konponbidea ematekourratsak ematen hastea behintzat lehenbailehen abian jarribeharreko egitekoa da.

Unibertsitatea, ikerkuntza eta industria sarearen arteko loturasendo eta eraginkorrak behar ditugu.

1

Gaur egun, unibertsitateen autonomia maila kontuanizanda,erregio mailako berrikuntza eta I+G politiketan partehartzeak zerikusi gehiago dauka hitzarmenak garatzearekinarautze arazoekin baino. Zentzu honetan, garrantzitsua daunibertsitateen parte hartzea erregio mailako politika hauetan,unibertsitateen potentzialtasuna kontuan hartzekoa baita.Ahalmen hau gauzatzeko , bertako ikertzaileek erregioan bertanbere ekarpenak egin ditzaten, bazter ezina da egokitutako kanpofinantzaketarekin kontatu ahal izatea.

Gero eta onartuago dago, hainbat berrikuntza eta I+G proiektueraginkorragoak direla erregio mailan planteatzen badira. Beraz,erregio mailako azterketa honek duen garrantzia etaezinbestekotasuna ezin ditugu alde batera utzi.

Unibertsitateen “hirugarren funtzioa” (third role) bezalaezagutzen dugunak, maila ezberdinetako ekarpenak egin ditzake:

Mailarik apalenean, unibertsitateak lan merkatuari egiten dionlangile adituen ekarpena aurkitzen dugu. Unibertsitateak egindezakeen ekarpen oinarrizkoena da berau.

Bigarren maila batean, unibertsitatearen ezagutza sortzaileizaera (batez ere ikerlarien eskutik), eta ezagutza horigizarteratzeko funtzioa aipatu behar dira.

Unibertsitate kopuruak, erregio baten ekintzaile izaeran eraginadu, eta gainera unibertsitate, ikerkuntza eta industriarenarteko elkarlana garatzeko berebiziko garrantzia du. Zentzuhonetan, unibertsitate ikasketak industriara egokitzekoahaleginak ahalbideratzen dira, elementu guzti hauen artekolotura eta eragina indartuz.

Azkenik, maila garatuenean, erregio mailako agintariek , erregiomailako estrategietan unibertsitateen parte hartze zuzenarekinkontatu ahal izango dute, industria, zientzia eta sektorepublikoarekin batera talde lan eraginkorra osatuz.

Europa mailako unibertsitateetako ikerlariengan, gero etaonarpen handiagoa dauka beraien ikerlari garapena erregioanbertan gauzatzeak, industria,unibertsitatea eta erregiopolitiken artean sortzen den sinergien elkartrukearen onuraz

2

ohartuta daudelarik. Badirudi, prozesu hauek ez direla gauetikgoizera lortutako emaitzak, baina epe ertain eta luzera ,zentzuzeta lotura indartsuz elikatutako sareak bilakatzen dira.Erresuma Batua, Alemania, Holanda edo Austrian, gero eta indarhandiagoa duen joera baten aurrean gaude. Adibide hauetako askokhamarkada pare bat badaramate zeregin honetan, baina bada hamarurtean erregio mailako txertaketa sendoa lortu duen adibiderikere, Austrian, esate baterako.

Ikerkuntza motari dagokionez, unibertsitate batzuk ikerketaglobalaren aldeko apustua egiten dute, nazioarteko ikerketaproiektuetan integratzeko ikerlariak prestatuaz. Beste kasubatzuetan , erregio mailara bideratutako ikerkuntzari ekitendiote, zuzenean erregioko industriaren beharrei erantzuten dienikerketa proiektuetan murgilduz.

Aztertzen ari garen ikuspuntutik, esan , ikerketa apustu globalanahiz bertakoa, biak direla interesgarriak erregio mailarako,batak erantzun eta soluzio zehatzen ekarpena egingo duenbitartean, besteak, aholkularitza eta ikuspegi nazioarteko batenekarpena egin ditzakeelarik.

Zentzu honetan , esan beharra dago, unibertsitateko puntakoikerlariez gain, erregioko hezkuntza sistemak oro har ekarpenoso garrantzitsuak egin ditzakeela, antolaketa, kudeaketa,gainbegiratze, neurketa, lanbide heziketa, eta hainbat motakoikerketa eta berrikuntza arloetan.Hezkuntza sare osoaren partehartze koordinatu batek formazio eguneratu baten ekarpen osoaberatsa egin diezaioke erregio politikaren baitan diseinatutakoplangintzari.

Guzti honek zera eskatzen du, politika publikoen arduradunek,industria mailako arduradunek, eta unibertsitateko zuzendariek,elkarlan hauek aurrera egin dezaten , baldintza orokor batzukbermatu beharko dituztela, hara nola, guztien helburuekezinbesteko neurrian bat egin dezaten: erregio politikenhelburuak, industriaren beharren soluzioak eta unibertsitateanprestatutako tituludunak erregioan bertan txertatzea,helburubakar baten hiru zutabe sendo izan daitezen.

3

RIM-ek egindako azterketa batean hainbat neurri aipatzen diraelkarlan hauetarako oinarriak sendoak izan daitezen. Neurrihauen artean aipagarrienak ondorengo hauek direla esan dezakegu:

-Ikerketa proiektuak garatzeko gaitasuna duten unibertsitateakizatea.

-Teknologia eguneratuaren azpiegitura on bat edukitzea.

-Aurkikuntzak zientzia arlotik industriara egokitzeko gaitasuna.

-Zientzia eta industriaren arteko I+G elkarlanetarako gaitasuna.

-Zientzia ikasketen garrantziarekiko kontzientzia zabaltzea.

-Irakaskuntza eta ikerkuntzaren arteko harremana estutu etahobetu.

-Gradu ondoko ikasketei bultzada handiagoa ematea.

-Ikerlariak errekrutatu edo bildu (baldintza lagungarriakezarriz, adibidez pizgarri fiskalak ,…)

-Ikerlarien karrera garapena ahalbideratu (unibertsitatekoikerlarientzat kontratuak ,…)

-Ikerlarien mugikortasuna (kanpoko ikerlari onak erakarri etabertakoak mantendu)

-Lan trebakuntza ikerlarientzat (LLL http://asemlllhub.org/)

-Berrikuntza hastapenentzat laguntza orokorrak eta baita arriskukapitalei dagozkien laguntzak ere.

HAINBAT PROIEKTU ERREAL

A) I+G ELKARLANAK

Teoriaz haratago, hainbat proiektu errealen kasuak aztertzekoaukera interesgarria da, gure erregioko ezaugarriak kontutanizanda egokitzeko moduan egon bai gaitezke:

4

1)Knowledge Transfer Partnership Programme-UK wide program( www.ktponline.org.uk/the-strategy )

Programa honen helburu nagusia, enpresei lehiakortasunahanditzen laguntzea da, horretarako,batez ere ,erregiokoezagutza, teknologia eta gaitasunak modu eraginkorrago bateanerabiltzea ahalbidetuz.

Laburbilduz hiru parte hartzaile nagusi bereizi ditzakeguelkarlan honetan:

a)Enpresako bazkideak: orokorrean enpresa pribatuak izan arrenosasun edo hezkuntza zentroak eta tokiko administrazio publikoakere izan daitezke. KTP programak ez du enpresen tamaina kontutanhartzen,guztiek dute parte hartzeko aukera.

b)Ezagutzaren osagarria jarriko duten arduradunak: Goi mailakohezkuntza zentroak (batez ere unibertsitateak) eta ikerketazentroak (iturri publiko nahiz pribatuak finantzatutakoak).

d)KTP ko bazkideak: Elkarlan bakoitzean gutxienez bazkide bat( graduatu berriak) kontratatuko da , bere ezagutza enpresarenesku jarriaz proiektu estrategiko baten bidez.

Urteko 60,000 libera bideratuko dira proiektu bakoitzera,horietatik heren bat enpresak jarriko duelarik.Proiektu gehienekbi urteko iraupena dute.

KTP programaren baitan erabat onartua dago,hezkuntza mailansortzen eta garatzen den ezagutzak, merkatuan edo enpresapribatuetan erabilgarria izan dadin , egokitzapen prozesu batbehar duela.Horregatik garrantzia ematen zaio tituludunenkontratazioari,izan ere, askotan berrikuntza programetan(hurrengo puntuan aztertuko dugun “Innovation Vouchers”adibidez) diru kopuru soilak ematen dira, graduatuakkontratatzeko bestelako baldintzarik gabe.Zentzu honetan ,erregioko giza kapitala bertan geratzea ondorio bihurtzen da,nahiz eta berez ez den lehen mailako helburua programa honetan.

Emaitzei dagokienez, orain arte, 1000 baino elkartze gehiago eta1.100dik gora proiektu jarri dira abian.Ezagutzaren arduraduneidagokienez, KTP-ko proiektu elkarretaratze bakoitzeko 3.6

5

ikerketa proiektu berri eta 2 ikerketa lan sortu dira, ondoriohauek unibertsitateentzat pizgarri bikainak direlarik.Enpresenkasuan, %60k KTP proiektuaren ondorioz lanpostu berri bat sortudute. Erakunde ofizialei dagokienez, gobernuak urteangastatutako libera bakoitzeko ,enpresen emaitzek zerga aurrekoemaitzetan 4.25 liberako gehikuntza izan dute, 3.25liberakoainbertsioan, 112 lanpostu berri eta 214 langileen prestakuntzagauzatu dira proiektuaren ondorio zuzen bezala.

2)Innovation Vouchers ( www.innovatiovouchers.ie )

Ekimen honen helburua, batez ere ezagutza eta enpresa txikienarteko loturak indartzea eta ondorioz, enpresa txikietanberrikuntzarekiko gertutasun kontzientzia sustatzea da.

Orokorrean, berrikuntzara bideratutako bonu hauek, 5,000euroinguruko diru laguntzak izaten dira. Diru laguntza hauekerregioko unibertsitate edo ikerketa zentro bateko ezagutzaeskuratzeko erabili behar dira derrigor.

Helburu nagusia, batez ere erregio askotan oso orokortua denenpresa txiki eta erdi mailakoek berrikuntzaren inguruan dutenpentsamoldea aldatzea da. Mota honetako enpresa gehienek,unibertsitatearekiko duten ustearen inguruan, esan, sarritan,ikerkuntza publikoa oso modu abstraktuan ulertzen dutela, etaorokorrean ez dutela uste izaten beraien enpresarentzatbaliagarriak izan daitezkeen emaitzak edo behar dituztenkonponbideak bide horretatik etor daitezkeenik.Pentsamoldeorokor hau dela eta ikerketa zentro edo unibertsitateekikoelkarlan proiektuetan ez dute parte hartu nahi izaten.

Diru laguntza hauek batez ere, pentsamolde horrek sortzen dituenoztopo horiek gainditzeko lehen urrats bat izan nahi dute etaenpresa eta ikerketa zentro edo unibertsitateen arteko lehenkontaktu bat lortzeko helburua dute .

Gure erregioarekiko erreferentzia bat eginaz, egia da gurelurraldean hainbat sektoreko enpresa ertain eta txikientzatberrikuntzarekiko gertutasuna eta erabilera ez direla elementuarrotzak, baina beste hainbat sektoretan , tradizioz esparruhauek landu ez dituztenetan (eraikuntza,…), posible da mota

6

honetako laguntzak interesgarriak izatea, beraien erronkei aurreegiteko eta une zailetan aurkitzen direnek bide berriakurratzeko .

Lehen urratsaren funtzioa bete nahi du laguntza mota honek.Ezarritako baldintzak oso oinarrizkoak dira, enpresarentzatprintzipioz kostu gehigarririk suposatzen ez dutenak.Lehenurrats horrek bigarrenari atea irekitzea ondorio natural batizatea litzateke emaitzarik bikainena. Horrek esan nahiko lukelehen kontaktu horren ondorioz elkarkidetza proiektuak sortukoliratekeela.

Mota honetako ekimenak, Alemania, Frantzia,Erresuma Batua,Irlanda, Espainia, Italia, Txekiar Errepublika eta beste hainbatlekutan aurrera eman dira Europar Batasuneko Egitura Funtsenbabespean.

Ekimen hauei buruz ,esan behar da, modu isolatu batean ez dutelaestrategia batean barneratutako funtziorik betetzeko gaitasunikizango, beraz oso garrantzitsua izango da, ondorengo pausoakprestatuta edukitzea, eta lehen diru laguntza hauek baldintzazehatz batzuei lotuak egotea, eta baita emaitzen kontrolneurriak ondo aztertuta edukitzea ere.

Programa hauek, inbertsio puntualak izatetik haratago joatekopizgarriak esanguratsuak izan daitezke. Pizgarri hauek hainbatmotatakoak izan daitezke: fiskalak, enpresek behar dutenezagutza ekarriko duten tituludunak kontratatzeko laguntzak,epe luzerako estrategia planak egin eta berauetan I+G proiektuakbarneratzeko laguntza egokituak barneratzea ,edo hainbatpizgarriren konbinaketak.

3) Ingurugiro, garraio, logistika,informazio mugikortasuna eta energiari buruzkoikerketa proiektuak parte hartze publiko eta pribatuarekin.

( www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13992 )

Neurri hauen helburua, erregioko produkzio sistemarenlehiakortasuna indartzea da.Horretarako erabiliko diren tresnakhauek izango dira: ikerketa, teknologiaren transferentzia,

7

berrikuntza sistema eraginkorren sorrera eta indartzea etaerregio mailarako diseinatutako estrategian barneratutakoikerketa zentro eta enpresen arteko harreman sistemikoa.

Sostengua lortzeko gutxienez bi enpresa eta ikerketa zentrobaten arteko ikerketa proiektua garatu beharko dira.(. Axis 1“Research,development and technology transfer,innovation andentrepeneurship”of ROP ERDF 2007-2013 for Tuscany.Nationalfunding of nearly 6million euro as well as ERDF allocation ofclose to 3 million euro Uannually) )

Bi lerro hauetan eskuratu daiteke laguntza:

-Ingurugiro,garraio,logistika,eta mugikortasunari buruzkogarapen esperimentala eta industria ikerketarako proiektuenfinantzaketa.

-Garraioari dagokion energia arloa eta energia berriztagarrieiburuzko ekimenak bultzatzen dituzten proiektuak, eta energiaeraginkorra sustatzeko helburua duten energia garapen proiektuenfinantzaketa.

18 hilabeteraino luzatu daitezke proiektuak, eta milioi 1 eta 5milioi euro artekoak izan behar dute.KTPrekin alderatuz,teknikoki esan, laguntza hauek gehiago gerturatzen direla dirulaguntza klasikoetara.

Hala ere baliagarriak izan daitezke, batez ere ikuspuntuteknologiko baterantz bideratuta dauden erregio politiketarako.Horrela, erregioko unibertsitate eta enpresen elkarkidetzarakotresna egokiaren aurrean egon gaitezke. Erregioko gobernuak aldebatetik, aldaketa garrantzitsuak bultzatu ditzake erregiorakoesanguratsuak diren irtenbideen garapena indartuz(logistika,garraioa); eta beste aldetik garapen proiektuorokorragoei (energia eraginkortasuna, mugikortasuna)ere tartebat utziaz. Gaur egungo joera nagusia erregioko unibertsitateek,erregiorako irtenbideak aurkitu ditzaten zuzentzea da, eta ezhainbeste gai orokorragoetarako beren baliabideak bideratzea.

4)Stockholm Science City Foundation : SSCI ( www.stockholmsciencecity.com/en

www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.organisation&n=12800 )

8

SSCI 1990urtean sortu zen, hiru unibertsitate aitzindari(Karolinska Instituted,KTH Royal Institute of Technology,etaStockholm University),bi hiri ( Stockholm eta Solna), konderriaeta enpresa sektoreak eskatuta.Helburua ,biologia zientzienakademi eta negozio mundua erakartzea da, Karolinskainstitutuaren inguruan garatutako hiri fundazio hausustatuz.2025 urtea jomuga hartuta, ordurako mundu mailakobiologia zientzien zentro erakargarriena izan dadin dabiltzalanean.

Kontutan hartzekoa da estrategia honek duen epe luzekoplanteamendu eta ikuspegia. Gure erregioarekin alderatuz begibistakoa da gure politikarien aldetik dagoen gabezi kezkagarriaepe luzerako proiektuak planteatzeko orduan. Lege aldibakoitzari egokitutako zikloetan oinarritzen dira egitendizkiguten proposamenak, eta zentzu horretan epe luzerakoestrategiak ez izateak , epe laburreko proiektu asko gidoirikgabeko pauso galduetan geratzea ekartzen du.

Fundazio hau, “Triple-Helix “ (unibertsitate, enpresa etagobernua)bezala ezagutzen den ekimenaren adibide aparta da.Nazioarte, nazio edo erregio mailan biologia zientzien ingurukoelkarlanen aldeko apustua egin nahi dutenentzat oso tresnabaliagarriaren aurrean gaude. Biologia zientzien arlokoezagutza, hiru unibertsitate, politika ekonomikoen arduradun,sektore pribatu, eta gaian aditua den komunitatean barnazabaltzea lortu dute ,oso modu eraginkorrean.

2011an 12langile zituen, doktoretza tituludunak. Langile hauekproiektu elkarretaratuetako ikertzaileei eta kudeatzaileeiprestakuntza eta informazio lanetan laguntza ematen diete, etabaita eskuratu ditzaketen finantza iturrien gainean ere. Horrezgain, hainbat diziplina batzen dituzten ikerketa proiektuetan,unibertsitateei sostengua eta laguntza ematen diete.

Bestalde, erregioz kanpoko biologia zientzien arloko besteekimenekiko sarean aktiboki parte hartzen dute eta tokiko bestealor batzuetako proiektuei ere sare egokietan partaide izandaitezen laguntza ematen diete. Adibideak: Swewden Bio,UppsalaBio,Biotechvalley.nu, Stockholm-Uppsala Life Science,KI ,Vinnova, MaRS Discovery District,Canada, Stockholm Chamberof Commerce, Invest in Sweden Agency,Stockholm Business Region.

9

Gure erregiorako interesgarria izan daiteke, egitura finko honekbeste arloetan (biologia zientziak ze diren beste alorretan)egiten dituen ekarpenen adibidea. Sortu daitezkeen sinergiakugariak izan daitezke eta gure erregioan zentzu honetan ditugunbikoiztasun eta efikazia gabeziaren arazoak konpontzeko baliodezakete ziur asko.

5)E Medicon Valley Alliance ( www.rim-europa.eu/index.cfm? q=p.organisation&n=15339

www.mva.org )

Aliantza honek, erregio mailakoa izan arren, nazioartekoikuspuntua du eta erregioko mugaz haratago doazen lan-sare etaproiektuak ditu helburu. Oresund erregioan kokaturik,Oresung Orgerakundearen baitan eratutakoa da. Oresung Org-ek ezagutza mailaintentsibodun lehiakortasun clusterrak errazteko eta mugakgainditzeko lan nekaezina egiten du.Finantzaketari dagokionez,unibertsitate parte hartzaileak,Danimarkako hiriburuko erregioa,Skane erregioa, Zealand Erregioa, Oresung Org erakundekobazkideak eta EB dira arduradunak.

Medicon Valley Academy alianza 1997an sortu zen EBko Interreg IIproiektuaren baitan.Hasera batean Lund eta Copenhagen-ekounibertsitateak abiatu zuten proiektua erregioko konpainiafarmazeutiko nagusienen babespean. Denboraren poderioz sektoreindustrialak hartu duen jarduera aktiboaren ondorioz,Danimarka-Suedia clusterrak sendotasuna hartu du eta haserako “Academy”izena izatetik “Alliance” izena izatera igaro da.

Gaur egungo jarduera nagusiak ondorengo lau alor hauetanzehazten dira:

1. Alor akademiko eta enpresarialarentzat elkarlan sareakelikatzeko tokiko nahiz ikuspegi globaleko plataformeneraikitzea.

2. Interesdunen artean ezagutza eta eskumenen bultzatzeaeragingo duten ekitaldi eta mintegiak antolatzea.

10

3. Tokiko eta nazioarteko interesdunen onurarako, “MediconValley”-ren iIkuspegi bateratu bat izango duen garapenabultzatzea.

4. Biologia zientzien ingurunearen hobekuntzara bideratutakoproposamen eta arazoen irtenbideak aurkitzea.

MVA ekimenaren inguruan sortzen diren erregio mailako ekintzekinteres partikularretatik haratago doazen helburu komunekin bategiten dute eta zentzu horretan aliantza honetako partehartzaile guztiek egiten dituzte beraien ekarpenak. Partehartzaileen egitekoa ez da zurruntasunez inposatzen, eta zentzuhonetan unibertsitateek adibidez cluster-en sorrerako lehenpausuetan parte oso aktibo eta garrantzitsua hartzen duteerregioko industria, eta tokiko eta erregioko politikaekonomikoaren arduradunen babespean. Antolaketa mota honekemaitza bikainak eman ditzake erregioko estrategia bateratuindartsu baten garapenean eta adostutako eraldaketa proiektusendo baten oinarri izan daiteke.

6)Umea Plant Science Centre-Berzelii Centre( www.upsc.se/contact/UPSC- Berzelii-Centre.html )

Basoetako bioteknologiari buruzko zentro hau ikerketa publikoeta pribatuaren elkarlan adibide gisa har dezakegu. Jasotakolaguntza publikoak nazio mailatik etorritakoak izan dira kasuhonetan (Swedish Berzelli Programme).

Hastapen pausuak erregio mailako bi unibertsitateen artekoelkarlanetik etorri ziren (Swedish University of AgriculturalSciences eta Umea University). Antzeko alorrak lantzen zituztenbi unibertsitateek baina ordura arte elkarlanean aritu gabeakziren.1999an hasi zen , proiektu birtual modura, eta 2001 urteanelkar banatutako laborategien erabilerarekin ezarri zirenoinarri errealak.

Egun,24 lan talde, 53 irakasle, 46 post-doktoratu,46 doktoratugai, eta bestelako 45 langilek osatutako ekimen indartsu batenaurrean gaude.

Basogintzaren inguruko hiru alor nagusitan banatzen dira egitendituzten ikerketak:

11

Zuhaitzen hazkuntza eta produktibitatea Egurraren garapena eta kalitatea Hosto iraunkorreko zuhaitzen adin eta urtarokotasunaren

kontrola.

Erakunde legal berri bat sortu ez arren, sostengu mailan indarrahartu zuen Bercelii Centre bezala eratzean. Lehiakortasunerazuzenduriko ikerketa zentroen estrategia (industriarekinkoordinatuta lan eginez) aplikazio posibleak egon daitezkeeneremuetara bideratzea da helburu nagusia.

Finantzaketari dagokionez, laguntza publikoez gain, landare etabasogintza industriako bost enpresa handik finantzaketan partehartu dute finantzaketa osoaren bi herenera iritsi delarikberaien ekarpena. Industria honetako ordezkariek egunerokoikerketa lanean parte hartzen ez duten arren, lehen aipatutakohiru alor horiei dagokien estrategiak garatzeko zuzendaritzanordezkaritzak badituzte. Gainera, badira industria hauentzatbereziki garatutako proiektuak, oso aplikazio zehatzakdituztenak. Zentzu honetan teknologia transferitzeko sortua izanda “Swee Tree Technology” empresa.

Oso proiektu interesgarria da, hasieran unibertsitate artekoelkarlanetik sortua, gerora sektore publikoak bere estrategianbarneratutakoa, eta azkenik sektore pribatuaren parte hartzeaizan duena, hiru subjektu hauentzat onuragarria izan delarik.Lehen hastapenetan , ikerlari eta industria arteko harremana ezzen erraza izan, baino oinarrizko pausuetatik hasita, proiektuakgehituz eta sakonagoak bihurtuz ulertu dute elkarlana osoonuragarria izan dela alde guztientzat.

Gure erregioan basogintzari buruzko oso ikuspegi mugatua landuda. Gaur egun , batez ere belaunaldi aldaketak eta irtenbideezberdinak landu gabe egoteak , sektorearen nora eza etageldialdia ekarriko dituzte. Ikusi dugun adibidetik ekarpenbaliagarriak lortu genitzake seguru asko.

Elkarlanean egindako I+G proiektuei sostengua emandako politikaekimenen artean, konpromezu eta atxikipen maila ezberdinetakoakdaudela ikusi dezakegu. ikusitako programa eta ekimen hauen

12

eraldaketarako gaitasunaren araberako sailkapen bat eginda, laumaila hauetan laburtu ditzakegu:

Kontaktua: Gobernuek maila apaleko laguntza eman dezaketeenpresek, batez ere ETE-ei I+G alorreko artekaritzazerbitzuak (fakultateak,ikerketa zentroak ,…) kontratatuditzaten. Baldintza estuegirik gabeko diru laguntzak izanohi dira mota honetakoak. Lehen kontaktu bat egitekointeresgarriak izan daitezke,laguntza hauek, bai enpresenaldetik eta baita fakultateen aldetik elkarrenganako egondaitezkeen uste okerrak uxatzeko, eta bestetiketorkizunean elkarrengandik lortu ditzaketen onuren ideiapraktiko bat lantzeko.Batez ere arazo edo gai puntualaklantzeko erabiltzen dira, eta diru laguntza hauen arriskunabarmenena zera da; ez dutela transformaziorako bideairekitzeko gaitasun handiegirik kasu gehienetan. Agianarazo hau konpontzeko aukeren artean, diru laguntza haueklortzeko baldintzen egokitasunean egon daiteke. Elkarlanhauen emaitzei eta etorkizuneko konpromezuei loturikobaldintza egokiekin, hainbestetan aipatzen den arriskuhori gutxitzeko aukerak nabarmen ugarituko lirateke.

Elkarlana: Gobernuek laguntza handiagoak ematen dituzteaurreko kasuan baino, eta laguntza hauek enpresa etaunibertsitateen erdi mailako elkarlanak finantzatzerazuzenduak daude. Maila honetan, aipatzekoa da adibideztituludunak unibertsitatearen babespean enpresetaralanera joateko aukera, ezagutza transferitzeko elkarlanabermatuz. Esperientzia ezberdinak alderatuz, esan, kasuaskotan, etorkizunean ere jarraipena izaten dutelaunibertsitateko tituludun hauek enpresetan egindako lanak,behin baino gehiagotan lanpostu finkoak ere sortudirelarik.

Cluster eta lan sare finkoagoen eraketa: Maila honetan,unibertsitateek kontzientzia handiagoa hartzen duteerregioko enpresen errealitate eta beharrei buruz.Unibertsitateek clusterretan eta enpresen lan sareetanKompromezu sendoagoak barneratuko dituzte. Industriaalorreko erabaki hartzaileekin harreman erregularrakizateak esperientzien elkartruke aberasgarriak sortuditzakete. Aldi berean, unibertsitatearen parte hartzehonek erregioaren potentziala zehazten eta lantzen

13

lagunduko du eta baita oraindik unibertsitatearekinelkarlanik egin ez duten enpresa nahiz erakundeekikoharreman eta aukera berriak sortzen ere. Unibertsitateekoinarri iraunkorrak mantendu ahal izango dituztelankidetza egonkor hauekin, adibidez doktoretza ondorengotituludunak enpresetan bertan lan iraunkorrak egiteaahalbideratuz.

Unibertsitate eta enpresa handiagoen arteko elkarkidetza lanak hitzartzea, epeluzeko proiektu eraldatzaileak edo izaera transformazionala dutenak:elkarkidetza hauek elkarlan konpromezu publiko-pribatu(PPP) berriak sortzea da ondorio naturalena. Oro harenpresa handi eta unibertsitateen arteko elkarlanak diraeta ez daude momentuko erabilera zehatzak bilatzerazuzenduak. Epe luzeko, erabilpen orokorrak dituztehelburu, eragin transformazionala edo eraldatzaileanoinarritutakoak.

Finean, I+G alorreko subjetuak eta enpresak helburutransakzionala duten elkarlanerako egiten dituzten gerturatzeak,oro har,kooperazio horietarako egon daitezkeen oztopoakgainditzeko helburua dute.Gerturatze saiakerak dira batik bat.

Anbizio handiagoak dituzten proiektuak aldiz, ezagutza faltarenondorio izan daitezkeen oztopo horiek gaindituak izaten dituzteeta baliabideak batez ere enpresak erakartzeko baldintza egokiaksortzera bideratzen dituzte. Ondorioz, unibertsitateetakoperfilak erdi nahiz epe luzera erregioko enpresen beharretaraegokitzen dituzte. Dinamika honek gero eta lotura etakoordinazio egokiagoak sorrarazten ditu erregioko I+G alorrekoagente eta enpresen artean.

I+G eta enpresen arteko elkarlanak, edozein mailakoak izanda ereoso garrantzitsua da guztiak erregio mailako politikaekonomikoen estrategiarekin maila batean edo bestean bat egitea,baliabide guztiak zentzu berean erabiltzea lortu behar delarik.Maila apaleneko elkarlanak ere garrantzitsua da aurrerabegirako aukerak izatea.Horretarako baldintza eta pizgarriegokiak diseinatu behar dira. Emaitzen arabera interesgarriaizan daiteke helburuak lortu dituzten proiektuei etorkizuneanere bide beretik jarraitu dezaten aholkularitza zerbitzuak

14

ematea eta baita hobari fiskalak ere. Aldi berean interesgarriaizan daiteke sektore publikoak I+G partidetara esleitutakobaliabideak gehitzea, erregioko I+G proiektuei esker sortutakogainbalioaren proportzioan. I+G prozesuak barneratzen dituztenproiektuen finantzaketa oso atal garrantzitsua eta konplexua da.Horregatik finantziazio iturriek etenik gabeko jarioa izandezaten aukera ezberdinak landu behar dira.

Emaitzei dagokienez ere oso garrantzitsua da proiektuenegokitasuna aztertzea, helburuak bete ote diren egikaritzea etahorren arabera zuzenketa eraikitzaileak egitea, eta emaitzarenaraberako pizgarri eta sari motibagarriak zentzuz garatzea.

Finantzaketaren arloak aparteko analisi sakonago bat eskatzenduen arren, agian benetako iraultza behar duen gai baten aurreangaude. I+G proiektu elkar banatu hauek ikuspegi ezberdin batetikaztertzeko beharra dago ziur asko. Proiektuaren prozesu osoanparte hartuko duten faktore guztiak hartu behar dira kontuan.Proiektuaren onurak jasoko dituen subjektu bakoitzakfinantzaketan nola parte hartu dezakeen sakonago aztertu behargenuke. Proiektu hauen ezaugarrietako bat emaitzen epe luzekoizaera izaten da sarritan. Horrek esan nahi du emaitzak lortuarte denbora luzea igaro daitekeela, baino finantzaketa indartsueta egokiagoak lortu ezkero, emaitza hobeak eta azkarragoaklortzeko bidean egon gaitezke.Zentzu honetan unibertsitateakahalegin handiagoa egin dezakeela dirudi. Aukeretako bat izandaiteke, unibertsitateak ,jasotako finantzazio pribatuarenordainetan zerbitzuak ematea enpresa pribatu horiei,adibidez ,ikasleek egin ditzaketen lanen bidez. Mota honetakodinamikak aberasgarriak izan daitezke .Alde batetik enpresapribatua eta unibertsitatearen arteko loturak indartukolirateke, elkar ez ezagutzeak sortzen dituen hesi horiekgaindituz.Bestalde unibertsitatearentzat sortuko liratekeenabantailetan ere gutxienez bi aipatu daitezke : alde batetikunibertsitatea merkatu errealera gerturatzea, lehen mailakoinformazioa jasoaz eta zentzu honetan bere ikasketa eskaintzenperfila etengabeko eguneratze prozesuan murgilduz, eta bestaldeikasleentzat benetako enpresetan lan egiteko aukeraaberasgarria. Mota honetako elkarlanetan sektore publikoak erebere parte-hartzea izango luke, lan kontratazioen baldintzaegokiak eskainiz adibidez.

15

B) ENPRESA EKIMENAREN SUSTATZEA ETA TEKNOLOGIARENTRANSFERENTZIA

1)Créa Kanpusa ( www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13791 )

Proiektu honen helburu nagusia,erregioko gaztediaren arteanenpresa ekimenaren inguruko kultura eta baldintza egokiaksustatzen laguntzea da. Batez ere goi mailako ikasleeizuzenduriko proiektua da. Urtero, Françoise RabelaisUniversity, eta Tours eta Poitiers-eko Business and ManagementSchool-ek negozio proiektuak sortzeko “Créa Campus” lehiaketaantolatzen dute.

Unibertsitateko ikasleak benetako nahiz fikziozko proiektu bataurkeztu behar dute . Proiektu hauek, mota ezberdinetakoekintzaileen sostengua edukitzea onartzen da:adituak,enpresariak,unibertsitateko irakasleak etabar. Lehiaketahonek, ikasleei berrikuntza eta ekintzailetzarako oinarrizkogaitasuna lortzeko aukera ematen die teoria nahiz praktikamailan.Lehiaketa honen bosgarren edizioan aurkeztutako 228 ikasleak 85talde ezberdinetan banatu ziren,bertatik hiru proiektu irabazleaukeratu zirelarik. Hiru irabazletako bakoitzak 1,000eurokosaria jaso zuen. Lehiaketa, erregioko berrikuntza agentziarensostengupean antolatzen da (ARITT).Ebaluazio ofizialik egin ez den arren unibertsitate etaerregioko arduradunek garbi ikusten dute mota honetako ekintzakoso baliagarriak direla erregioko gaztediaren trebakuntza etagarapena sustatzeko berrikuntza eta enpresa ekintzailetzaalorretan.Antolaketa mailan , aipagarria da, unibertsitate ezberdinetakobaliabideak batu eta elkartzen dituela eta ondorioz aukerahobeak sortzen dira interakzio mailan eta ideien testuinguruaaberasten eta osatzen .Aipagarria da, gaur egun unibertsitate mailako formazioaridagokionez,gabezia handia dagoela ikasketei loturiko merkatalikuspegiari dagokionez. Zentzu honetan oso interesgarria izan

16

daiteke ikasketa bakoitzari egokitutako merkatal ikuspegioinarrizko bat lantzea. Honek ziur asko lan merkatuari begiraaukera berri asko sortzen lagunduko luke, izan ere gai jakinbatzuetan jakitun izateari lan merkatura egokitzeko ezaguera etabaliabideak gehituko bagenizkio orain artean landu gabe daudenikuspegi eta ondorioz lan postu berriak lortuko lirateke.

2) EXIST-Gründerstipendium/ EXIST-Forschungstransfer(www.exist.de/exist-gruenderstipendium/index.php ;www.exist.de/exist-forschungstransfer/index.php

EXIST-Gründerstipendium : unibertsitate edo bestelako ikerketaerakundetako enpresari berriei zuzendutako diru laguntza hauek,bideragarritasun ekonomiko bat bilatzen duten ideiei, negozioplan bat garatzeko aukera ematera bideratuak daude. Teknologiamailan berritzaileak diren eta etorkizun ekonomiko ona dutenenpresak hartzen dituzte kontutan.Urteko, hiru lagun arterainoko taldeak sustengatzen dituprograma honek. Finantzaketan barneratzen diren gastuak honakohauek dira: langileen soldata (prestakuntza mailaren arabera 800eta 2500 euro artekoak hileko) ,materialen gastua (10.000 eurobitartekoa),eta trebakuntza gastuak (5.000 euro artekoak).Gainera ,enpresek, EXIT-ek antolatutako hainbat mintegitan partehartu beharko dute. Diru laguntza hauetan parte hartzeko,unibertsitateak edo ikerketa erakundeak EXIT lan sareko partaideizatea derrigorrezko baldintza da, eta gainera enpresari berriaedo taldea sustengatzeko konpromisoa hartu behar du.Honek esannahi du, unibertsitateak tutoretza lanak egin beharko dituela,eta unibertsitateko azpiegituren erabilera ahalbideratuko dielaprogramak irauten duen bitartean.Eskaera, unibertsitateak zein enpresak egin dezakete.

EXIST research transfer azpiprogramak ikerketan oinarritutako apartekoproiektuen hastapenak sustengatzen ditu.Aparteko proiektu hauekgarapen lan konplexu eta arrisku handiagokoak izan ohi dira.kasuhauetan finantzaketa iturriak bi alor hauetan erabiliko dira: Alde batetik ikerketan oinarritutako hastapena abian jartzekobeharrezkoa den bideragarritasun teknikoa egiaztatzeko garapenlana, eta bestetik enpresa martxan jartzeko beharrezkoprestakuntza.

17

Unibertsitate nahiz ikerketa erakundeetako ikertzaile taldeaketa beraien enpresa sortu berriek programa honen sostenguagehienez hiru urtez jasoko dute.Lehen fasean,gehienez laulangileren lan kostuak hartuko ditu bere gain programak, etalanerako materialari dagokionez 60.000 euro. Lehen faseanproiektuaren bideragarritasuna dokumentatu ondoren, bigarrenfasean, 150.000 euro bitarteko finantzaketa gehigarria jaso ahalizango dute hainbat baldintza betetzen baldin badituzte.

EXIST programa 1990 hamarkada erdi aldera Ekonomia etaTeknologia ministerio federalak sortutakoa da. Urteetan zeharerrealitate eta behar berriei egokitzen joan da.EXIST III etaEXIST- Gründerstipendium programak Europako Gizarte Funtsarenfinantzaketa jaso dute.Proiektu honen abantaila nagusiena ikasketa edo ezagutza prozesuluze bat bermatzea da, ondorioz emaitzak ere, beste hainbatprogramekin alderatuz, hobeak direlarik. Gainera, programarenhainbat fasetan ezarritako kontrol eta ebaluaketa prozesuakdirela eta , etengabeko zuzenketa eta hobetze prozesu bati buruzhitz egin dezakegu.

3) Spin-off in Brussels ( www.rim-europa.eu/index.cfm? q=p.support&n=14165 )

2006an abian jarritako programa honen helburua, oinarrizkoikerkuntzako emaitzei erabilera zehatzak aurkitzea da,horretarako enpresa berriak sortzeko ikuspegiarekin. Bruselahiriburuko erregioko programa honek erregioko ekonomia garatzekoahaleginean bere parte hartzea bilatzen du. Jatorri akademikokoikerketak (unibertsitatea eta goi mailako hezkuntza zentroak)eta industriatik eratorritako ikerketen (enpresa eta ikerketazentroak) arteko uztartzea zein aberasgarria den oso kontutanhartzen da. Erregioko finantzaketatik 1,3 milioi euro bainogehiago bideratu ziren programa honetara 2009an (2006 urteko600,000 euroak nabarmen gaindituaz)Proiektu hau erregioaren teknologia maila handi eta ezagupeneanoinarritutako enpresak sortzeko ahalegin orokorraren baitanbarneratuta dago. 2006an Bruselako erregio mailako berrikuntzaplanaren testuinguruan gauzatutako ikerketa batek agerian utzizuen teknologia maila ertaina eta altua zuten enpresetan

18

sortutako enplegu maila baxua eta baita enpresek I+G alorreanegindako ahalegin ahula ere.Datu hauei aurre egiteko asmoz etaemaitza onak lortzeko baldintzak bazeudela kontutan izanda hartuziren neurrien baitan kokatu dezakegu programa hau.Programaren diru laguntzak bi urteko iraupena du, eta beste biurtez luzatzeko aukera ematen du akademia mailatik eratorritakoproiektuentzat eta urte betez luzatzeko aukera industriatikeratorritakoentzat. Soldataz gain, ikertzaileekintzaileak,prestakuntza kostuak,eta sostengu kostuak( bideragarritasun planak ,…) estaliak izango dituzte.Ikertzaileekintzaile hauek sustatzailearengandik eta industriababesleengandik trebakuntza eta prestakuntza jasoko dute, etaINNOVIRIS-eko bitartekariekin elkarlanean arituko dira.

4) Wielkopolska erregioko berrikuntza plataforma(www.wpi.poznan.pl/en/ )Wielkopolska, Poloniako mendebaldeko zentro aldean kokaturikdagoen erregioa da, bertako hiriburua Poznán hiri garatuadelarik. 2005ean abian jarritako plataforma honen helburua,erregioko enpresa eta unibertsitateen arteko elkarlanabultzatzea da horretarako unibertsitatea enpresentzako irtenbideberriak aurkitzeko iturburu bezala erabiliz.Web gune bat sortu zuten enpresa eta unibertsitateen artekokomunikazioa sustatzeko. Bertan, enpresentzat interesgarriakziren eskaintzen datu base bat eratu zuten. Erregioko zazpiunibertsitatek hartu zuten parte proiektuan, beraien analisi etaikerketa zerbitzuak eskainiz ,eta baita beste hainbat lanzientifikoen emaitzak erabiltzeko ere aukeraemanaz.Unibertsitate hauetako bakoitzak ordezkari bat du ,balizko negozio aukeretarako enpresak topatzeko ardura izangoduena, eta baita jada enpresen baitan barneratzen ari direnproiektuen merkaturatzea koordinatzekoa ere.Hainbat adibide aipatzekotan: a)Faculty of Commodity Science ofPozán University of Economics eta PPU BELiN enpresa, hainbat Temota eskeintzen dituena.Produktua eta ontziratzea hobetu, etaberonen garapen eta kalitatea ziurtatzeko ikerketa gauzatu zenelkarlan honetan. b)Department of Biotechnology and FoodMicrobiology of the Faculty of Food Science and Nutrition ofPoznán University of Live Sciences eta FPH PAULA enpresarenelkarlana, teknologia berritzailea erabiliz gantzik gabeko

19

produktu berri bat sortuz. C) Department of Toxicology of theFaculty of Pharmacy of Poznán University of Medical Scienceseta Agro-Trade enpresaren arteko elkarlana. Zientzialariekarratoiak suntsitzeko substantziak ikertu zituzten.

Plataformaz gain,ia unibertsitate guztiek enpresa etaekintzaileekin kontaktuak garatzeko unitateak dituzte.Laburtuz, Plataforma hau zientziak eta enpresa munduaren artekooztopoak gainditzeko tresna garrantzitsu bat da. Unibertsitateenzientzia arloko potentzialtasuna indartu eta erregiokolehiakortasuna handitzeko laguntza garrantzitsua ematen duplataforma honek.

5) EXIST III Entrepreneurial Culture ( www.exist.de/exist-gruendungskultur/index.php )Unibertsitate eta unibertsitatekoak ez diren ikerketa zentropublikoei sostengua ematen die proiektu honek ,enpresa ikuspegieta kultura sustatu dezaten eta ondorioz benetako enpresaproiektuak sortu ditzaten.Diru laguntza zuzenean unibertsitateekjasotzen dute enpresariek jaso beharrean. 2006 eta 2008 artean48proiektu finantzatu ziren modu honetan.“Die Gründerhochschule” lehiaketa berrian elkarlaneanoinarritutako ondo zehaztutako proiektuak aurkeztu behar dira,eskaerak aztertzerakoan oso kontuan hartuko delarik curriculumakprestakuntza espezializatua, egokitua eta aktibitate osagarrizhornituak egotea. 2010urtean egindako lehiaketa honen lehenedizioan 84unibertsitateetatik iritsi ziren eskaerak, horietatikhiruk finantzaketa jaso eta beste hiruk aipamen berezia jasozutelarik.Finantzaketa jaso ondorengo sei hilabetetan, fasekontzeptual batean murgilduko dira.Fase honetan proiektuarengarapen sakonagoa landuko da eta bere bideragarritasuna modusinesgarrian frogatu beharko da.Helburu honetara bideratutako finantziazioa gehienez 70.000eurokoa izango da. Proiektua aurrera eramatea onartzenbada,urteko milioi bat euro arterainoko finantzazioa lortu ahalizango du, bost urtez gehienera.Honela EXIST III-EntrepreneurialCulture proiektuak unibertsitateei maila eta anbizio altukoekimenak abiaraztea ahalbideratzen die.EXIST programa Ekonomia eta Teknologia Ministerio Federalarenada, 90.hamarkadaren erdi aldean sortutakoa.Urteetan zehar,

20

egokitzen eta indartzen joan den programa bat da.EXIST III etaEXIT Gründerstipendium programek Europar Batasuneko FuntsSozialaren (ESF) baterako finantzaketa jasotzen dute. Mailahonetako programen abantailarik garrantzitsuena, epe luzekoikasketaren izaera da.Zentzu honetan, programaren baitanlandutako prestakuntza eta babes izaerako mintegiek benetakoemaitza onak eman dituzte. Gainera programak bere osotasuneanjarraipen eta sostengu etengabea izan ditu eta baita oso gertukoebaluatze sistema bat ere.Berez erregio mailako programa bat ez izan arren , berehelburuen artean erregioko unibertsitateen potentziala handitzeaegonik, behin bost urteko diru laguntzak amaitutakoan erregiomailako agintariek prestutasun handia agertzen dute proiektuakfinantzatzen jarraitzeko.

6) CAST : Centre for Academic Spin-offs Tyrol, Gründungszentrum GmbH(www.cast-tyrol.com)CAST,Tirol-eko unibertsitate, eskola tekniko, eta ikerketazentro ez akademikoen negozio erakundeak dira; teknologiarazuzendutako ikuspegia duten proiektuak abian jartzeko beharrezkobaliabideak dituztenak. Hauen artean Innsbruck-ekounibertsitateak, Tirol-eko probintzia Stadontagenturerakundearen bitartez, eta MCI (Management Center Innsbruck)aipatu ditzakegu. Horrez gain, CAST zentroa APlusB (Academiaplus Business) bezala sailkatutakoa eta Garraio Berrikuntza etaTeknologia Ministerio Federalaren (BMVIT) ardurapean daudenzortzi zentroetako bat dena.CAST-en helburu nagusia, teknologiara zuzendutako negozioaksustatzea da. Horretarako etengabeko aholkularitza, babesa etaprestakuntza eskaintzen ditu zentro honek.Gainera,unibertsitateko ikerketaren ondorioz lortutakoemaitzentzat merkaturatze aukerak garatzen ditu eta ekimenguztien arteko lan sarea osatu dute,ondorioz zientziatikindustriara igarotzeko teknologiaren sustatzea ematen delarik.Helmuga , negozioen kokapena Tirolen finkatzea eta nazioartekolehiakortasuna handitzea da.Zentzu honetan CAST-en jarduera nagusiak hauek dira:

Aholkularitza, prestakuntza eta sostengua eskaintzea.

21

Jabetza intelektualeko eskubideei buruzko aholkularitza,ikerketa emaitzen gaineko ustiapena sostengatzeko .

Teknologiaren akademia mailatik negozioen mundurakotransferitzea bultzatzea.

Eginkizunen artean, negozioen hastapenetarako aholkularitza etapromozioa,patenteei buruzko aholkularitza,prestakuntzaneurriak,negozio planaren sostengua, ideia (CAST sariak) etanegozio planen lehiaketak (adventure X) barneratzen dira.CAST-enzerbitzuen saila,irakasle,irakaskuntza alorreko beste langile,ikerketa laguntzaile,graduatuak eta Tirolgo akademiaerakundeetako hirugarrenek finantzatutako ikertzaileei zuzenduadago. CAST-ek, oro har ,proiektu hauek abian jartzekobeharrezkoak diren baldintzaz osatutako ingurugiro egoki batsortzen du: prestakuntzarako erraztasunak, bulego etalaborategiak, azpiegitura teknikoak, administraritza zentralaeta aholkularitza zerbitzuak, erraztasun orokorrak,industriaberekoekin elkarlanerako kontaktuak eta aukerak ikerketa zentroeta enpresekin ,…

CAST, osotasunean, Europako hainbat unibertsitateetan aurkiditzakegun inkubagailu klasikoen adibidetzat har dezakegu.Ezaugarri positiboak aipatzearren, erregioko unibertsitateenindarren batzea, eta Austriako Gobernu Federalaren sostenguaaipatu behar dira.

7) Siziliako Zientzia eta Teknologia Parkea(www.pstsicilia.it/pages/about-us.php )

Siziliako Zientzia eta Teknologi Parkea (PSTS) 1991 urteanSiziliako erregioko kapitalaren babespean sortutako partzuergobat da. Palermo, Catania eta Messinako unibertsitateak etatokiko beste ikerketa zentroek bere sostengua ahalbideratzendute.

Datu kuantitatiboei dagokienean: 75 langile,25 enpresen partehartzea,1000 metro karratu bulego,1500 metro karratulaborategi,guztia lau kokagunetan banatua. Parkeko jarduera ICT(Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak ), bioteknologiaeta nekazaritzaren esparruetan garatzen da.

22

Parkearen helburua, Siziliako unibertsitate, ikerketa zentroeta erregioko lehiakortasuna indartzeko helburuarekin bat egitenduten enpresen arteko elkarkidetza sistema sustatzeada.Horretarako tresnak ,ikerketa,berrikuntza,teknologiarentransferentzia, kalitatearen garrantzian oinarritutako kulturaedo pentsamoldearen zabaltzea, eta prestakuntza espezializatuadira. PSTS-en helburu horiek bideratzeko, kokagune bereanikerketa eta prestakuntza espezializatua elkarrekin garatzeagarrantzitsua da.Modu honetan ikerketatik lortutako emaitzenaplikazioak garatzea errazagoa egiten da. Etengabekointerakzioak erregioko enpresa eta erakundeen errealitatearekikogertutasun handia sortzen du eta ondorioz erregioko garapenbeharrak ezagutu eta irtenbideak aurkitzea asko errazten du.Aldiberean teknologia berriak eta antolakuntza eredu berritzaileakgaratzeko baldintzak sortzen dira.

2001 urtetik hasita 13ikastaro antolatu dira, 180 lagunek bertanparte hartu dutelarik nekazal elikagaien kalitatea, ingurugiroziurtagiriak, materialak, kultur ondarea, eta enpresaizpirituaren alorretan. Sizilia bertatik eta Italiatiketorritako irakasle eta enpresetako 40 prestatzailek parte hartudute. Hauetako asko doktoretza ondorengo prestakuntzan dabiltza,beti ere parkeko premisen barne.

Parke honen benetako ezaugarri bereizgarriak, unibertsitateenarteko benetako debate irekia eta aberasgarria mantentzea, etaikerketatik eratorritako emaitzak aplikatzeko enpresekin dutengertutasun fisiko nahiz intelektuala dira.

Azkenik aipatu, parkeak nazioarteko hainbat zientzia parke etaikerketa institutuekin dituen hitzarmenak: Grezia, Errumania,Errusia,Tunez, nahiz eta Europako lidergoan daudenekin ez eduki.

8) “Minalogic” Lehiakortasun Poloak (www.competitivite.gouv.fr ;www.minalogic.org)

Grenobleko Minalogic lehiakortasun poloak, ikerketa etaberrikuntza maila altuko mikro eta nano teknologia esparrutakoproduktu eta soluzioak bultzatzen ditu. Clusterrak helburu anitzeta negozio sektore ezberdinetarako erabilgarriak direnteknologia eta garapen teknologiak babesten ditu. Minalogic-en

23

korporazio handiak , ETE-ak eta gobernuko agentziak barneratzendira. Helburu anitzetako teknologiaren ikuspegitik abiatuta,garapen sustatzaile eta erabiltzaile potentzialen artekokontaktuak lantzen ditu.

Zuzendaritza egiturari dagokionean, Minalogic zuzendaritzabatzorde baten inguruan eratuta dago, zeinak clusterrarenestrategia zuzentzen duen. Zuzendaritza batzordeak koordinazioeta teknologia unitateak ikuskatzen ditu eta clusterreko kideenarteko bilera erregularrak antolatzen ditu. Erakundean mailaguztietako partaideak ordezkatuta aurkitzen dira: zuzendaritzakideak, gobernu kideak, ETE eta industriak, formakuntza etaprestakuntza erakundeak eta ikerketa laborategiak.Minalogic-ekokoordinazio unitateak zuzendaritzan hartutako erabakiakclusterraren eguneroko lanean txertatuak izan daitezeninplementazio lanak egingo ditu. Unitate honetan lau kideegonkor daude. Beraiek arduratzen dira clusterreko kideengandiketorkizuneko proiektu bihurtu daitezkeen ideiak jasotzen,ondoren hilabetero egiten duten bileran lantzeko. Horrez gainproiektuen finantzaketan parte hartzen duten iturri ezberdinenmetaketa kudeatzen dute, proiektu bakoitzeko emaitzak industriaeta zerbitzuetara transferituko direla ziurtatuz. Besteclusterrekiko harremana sortzeaz ere koordinazio unitatekokideak arduratzen dira.

Minalogic-en sorreratik, hau da, 2005.urtetik 185 proiektuegiaztatu eta kofinantzatu dira 575,3 milioi eurorekin.Finantzaketa iturri nagusiak FUI (Fonds Unique Interministèriel)programa (125 proiektu, 203 milioi euro), ANR (Agence Nationalede la Recherche) erakundea (184 proiektu, 76,3 milioi euro), ISI(Programme d’Innovation Stratègique Industrielle) programa (5proiektu, 220 milioi euro), Oséo (21 proiektu, 26 milioi euro)eta CATRENE (4 proiektu ,50milioi euro).

Clusterreko 204 kideetatik, 15 ikerketa zentro etaunibertsitateak dira,eta 154 kide berriz enpresak, zeinetatik%82 ETE-ak diren. Erregio mailako ekimenhonetan ,unibertsitateak betetzen duen eginkizuna, oinarriezberdinetako ETE komunitatearen elkar lanerako ardatz etaezagutza iturri izatea da. Hala ere, ez da unibertsitateenberezko ardura erregio mailako interakzio eredua diseinatu eta

24

betearaztea. Berez, mundu mailako zientzia joera berrienakjasotzeko antena funtzioa betetzen du, gauza jakina baitaenpresa guztiek, eta batez ere ETE-ek ez dutela maila horretakoesploraziotan murgiltzeko adina baliabide. Industriatradizionalen kasuan berriz modu anitzeko teknologia berriekikoadi egongo da unibertsitatea, industria hauen produktu etaprozesaketak hobetzeko aukerak aztertuz.

9) I Micro TEC Südwest-Leading –Edge Cluster Competition (www.microtec-suedwest.de )

Cluster hau Europa mailako zientzia eta industria mailanerrendimendu handienetakoa duen lekuan aurki dezakegu. Laugunetan zehar barreiatzen da: Karlsruhe, Stuttgart, Villingen-Schwenningen eta Freiburg. Oro har, mundu mailakomikroteknologia alorreko zazpi patenteetatik bat erregiohonetakoa da.

Batez ere lau ekonomia alorretan ari dira lanean:

Automozioa Biologia/ Medikuntza teknologia Ingeniaritza mekanikoa/ Ekoizpen ingeniaritza Automatizazio ingeniaritza/Sentsore teknologia

Proiektu honen aldeko apustua egin dutenen helburu nagusiadagoeneko Baden-Wüttemberg-ek mikroteknologia alorrean duennazioarte mailako lidergo postua indartzea da. MicroTEC Südwestclusterrak zerbitzuak eskaintzen dizkie sektore ezberdinetakoenpresei,erregioan bertan berrikuntzarako eta hazkunderakoaukera izan dezaten. Ekintzen koordinaketa MST BW-ren eskudago. Erregioko Ekonomia ministeritzak bultzatuta,etaclusterraren zuzendaritzapean,MST BW-k kontaktu zentralarenfuntzioa betetzen du gobernua eta beste erakundeen aurreanberaien interesen ordezkaritza lanak eginaz.Clusterrean 350 baino enpresa gehiagotatik,erakunde,unibertsitate, eta ikerketa zentroetatik etorritako1.200 ikerlari baino gehiagok parte hartzen dute. Zifra hauekMicro TEC Südwest Europa mailako teknologia sarerikhandienetakoa bihurtzen dute. Zentzu horretan clusterrak duenhelburuetako bat zientzia eta industriaren arteko interfaze

25

bezala aritzea da. 350 kideetatik %11 bakarrik dira goihezkuntzako erakundeak. Datu honek hasera batean portzentaiaahula dirudien arren, zerbitzu eta produkzio enpresa askorenagenda dibergenteak lotzeko elementu garrantzitsua dira %11 horiosatzen duten kideak.Aurreko kasuan ikusi dugun Minalogic eta Micro TEC Süden westclusterrak adibide esanguratsuak dira erregio mailakounibertsitate eta ikerketa zentroek industriaren gidaritzapeanerregio mailako epe luzeko ekimenetan konpromezu estuak hartzendituztela ikusteko. Benetako paper garrantzitsuak betetzendituzte elkarlan sareetan eta baita antena funtzioa betez ere.

10) The Centre of Advanced Technologies,AERONET- The Aviation Valley(www.pracodawcy.uni.lodz.pl , www.aeronet.pl/en/ )

Poloniako hego-mendebaldeko erregio honetan industriaaeroespaziala eta komunitate zientifikoa elkartzeko zentroaeratu zuten alor honetan ari ziren enpresa ugari kontutanhartuta.Zentroa hamaika erakundek osatzen dute: erregiokounibertsitateek oro har osatutako erakunde bat, ikuspegiteknikoa duten sei unibertsitate, eta ikerketa eta garapenekolau erakunde.Austria, Kanada ,Frantzia,Alemania, Hungria, Israel,Holanda,Eslovakia, Espainia eta beste hainbat lurraldeekin nazioartekoelkarkidetzak zabaldu zituzten zentroaren sorrerarekin batera.Industria aeroespazialaren industriara aplikagarri izandaitezkeen material berritzaile , teknologia, patenteak etaikerketa argitalpenetan jarri dituzte baliabideak eta helburuak.

Sail honetan (ENPRESA EKIMENAREN SUSTATZEA ETA TEKNOLOGIARENTRANSFERENTZIA) ikusitako programa eta ekimen haueneraldaketarako gaitasunaren araberako sailkapen bat eginda, laumaila hauetan laburtu ditzakegu:

26

Enpresei zuzenean emandako diru laguntzak ,unibertsitateen bidez edo zuzenean tituludun berridunakdenboraldi baterako kontratatzeko. Berez ez dute enpresaekintzaileak sortzeko helbururik.

Bigarren maila batean , ikasleak enpresaritza kulturanprestatu eta interesa ager dezaten curriculuma egokitzeaaipatu dezakegu. Kontabilitate edo proiektuenzuzendaritzako oinarrizko ezagutzak bermatzeko konpromezuabarneratuko litzateke maila honetan.

Hirugarren maila: unibertsitateek adibidez zientzia etateknologia parkeetan portzentai altuagotan inbertitzea,erregiorik ahulenetan ere zientzia eta industriaren artekooztopoak gainditzeko mintegien sorkuntza bultzatuz.

Laugarrena: Unibertsitateak berak nazioarte mailako lansareetan proposamenak garatzea, ondoren enpreseiproiektuak eskaintzeko, batez ere I+G arlo finkoak ezdituzten enpresei. Honen adibide dira unibertsitateekclusterretan duten parte hartzea ,nahiz eta gehienetancluster hauek industriak gidatutakoak izan ikerketapublikoarengandik elikatzen bai dira.

Finean, helburu nagusia, unibertsitateak eskuragai dituenbaliabideak industriaren zerbitzura jartzea da, bai motaezberdineko laguntzak, hezkuntza eta prestakuntza egokitua, edomintegien eratzearen bidez. Esperientziak erakusten duenez,enpresa ekintzailetzak bere horretan ez du eraldatze maila altuabermatzen. Horregatik garrantzitsua da, unibertsitateak clusterproiektu handiago edo zabalagoetan parte hartzea beraienerregioko industria sektorearen beharrei erantzun egokiagoakeskaini ahal izateko.

C) GIZA BALIABIDEEN GARAPENA

27

1)StagInno-Université François Rabelais Tours (www.univ-tours.fr ,www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13789 )

Tours-eko unibertsitateak garatutako programa honek helburubikoitza du: unibertsitateko tituludunen lan merkaturako sarreraerraztea, eta erregioko ekonomi garapena babestea.Programa honek urtero programan parte hartu nahi duten erregiokoETE bat, unibertsitateko ikasle bat eta unibertsitatekopartaide bat (laborategiko kidea ,irakaslea, ikerketa zentrokokidea) aukeratzen ditu, berrikuntzara bideratuta dagoen proiektubat garatzeko.Staginno-k ezagutza, ekipamendua eta langile prestatuak jarrikoditu enpresaren esku urte betez. Publiko-pribatu mota honetakoelkarlanak enpresari aukera paregabea eskaintzen dio bereproiekturako behar dituen baliabideak oso kostu baxuaneskuratzeko.Aukeraketa prozesua unibertsitateak izendatutako adituekgauzatzen dute.Proiektuak sorkuntza maila altua izan behar du ,enpresaren behar jakin bati irtenbidea emateko balio behar du,eta gainera ezinbestekoa da emaitza zientifiko, tekniko edoekonomiko bat izatea.Programak urtero, 300.000€ko zenbatekoa izango du, hauetatik100.000€ Europar Batasuneko Egitura Funtsetik eskuratukodirelarik.

Enpresek interes handia erakutsi dute lankidetza mota honetan,batez ere beraien berrikuntza proiektuak garatzeko etengabekobaliabide berrien beharra dutelako . Mekanismo honek “know-how”teknikoa, eta proiektuen zuzendaritzarako teknika edo moduberriak eskaintzen ditu, eta baita merkaturatze eta marketinmailako laguntza ere. Proiektuan parte hartu duten ikaslegehienek proiektua amaitu ondoren ere enpresan jarraitzekoaukera izan dute.

Giza baliabideak erregioan bertan gera daitezen formula egokiadela dirudi. Horrez gain garbi dago unibertsitate etaenpresentzat ere onura nabariak dituela lankidetza mota honek.

2) Practice for Science and Science for Practice (www.wpi.poznan.pl )

28

Ikasleen etorkizunarekin arduratuta, Poloniako Lòdzki-kounibertsitateak proiektu hau jarri zuen martxan.Proiektuaren muina, unibertsitateko tituludunek garatutakotesiak erregioko enpresen beharretara egokitzea da.Honek ,tesiak praktikoagoak, errealitatetik hurbil daudenakizatea ekarriko du,erregioko enpresen beharrak asebetez etaaldi berean titulatuen prestakuntza lan merkatu errealera jauziegin behar dutenean izango dituzten beharretara egokituz.

Proiektuaren funtzionamenduari dagokionez, lehen urratsa,erregioko enpresek dituzten beharrak eta arazoak datu basebatean biltzea izango da. Enpresa bakoitzak bere arazoak datubase elektroniko batean txertatuko ditu. Datu base horretatik bimotatako ondorioak landu daitezke:

a) Erregioko enpresek oro har dituzten arazo orokorrak bildueta aztertu, erregio politikaren arduradunen esku jarriazarazo komun hauen bideratze egokia.

b) Enpresa bakoitzak aurkezten dituen arazo zehatzeiirtenbide zehatzak ematea.

Enpresa eta ikasleen arteko koordinatzaileak tesi zuzendariekinjarriko dira harremanetan. Gaiarekiko gaitasuna eta prestakuntzaduen ikasle egokiak eta bere ikuskatzaileak enpresak azaldutakoarazoa gainditzeko plan zehatz bat prestatuko dute.Ondoren kontratua sinatuko da ikasle eta enpresaren artean.Azkenik tesia defendatuko da.2011 ko apirila eta ekaina bitartean sektore ezberdinetako(banku, komunikabide, farmazia sektorea, …) 24 enpresetan partehartu zuten.

Dinamika honen barruan erregioko formazio zentroek bertakoenpresen beharretara egokitutako titulazio eta gaitasunetanahalegin berezia egingo dute. Horrela bertako ikasleak lanmerkatura ateratzeko prestatuagoak egongo dira.

3)Assistant for Innovation(e.g. Upeer Austria,Tyrol) (www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13591&r=AT31; www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=14544&r=AT33 )

29

Programaren helburu nagusia erregioko ETE-en berrikuntza etalehiakortasuna handitzea da.Hiru ardatz nagusitan laburbildu daiteke :

a) Enpresen arriskua gutxitzeko I+G gaietan adituak edohorretarako egokitutako laguntza ematea.

b) ETE ugari dauden erregioetan, hauek I+G-rako ahuldadea etabeldurra erakusten badute, erregio horretako ikasleakohikoa da gai hauek lantzeko joera urria izatea. Dinamikahauen ondorioz I+G-rekin zerikusia duten gaiekikourruntasuna areagotu egiten da.

c) Erregio batek duen I+G-rako beharrei egokitutako ikasketaeta titulazioak sustatzea oso garrantzitsua izango da ,giza baliabide eta erregioko industriaren beharren artekooreka mantentzeko.Programa honetan, enpresa parte hartzaileek berrikuntzarazuzendutako bi urteko proiektua aurkeztuko dute. Eskaeraonartzen bada, enpresak tituludun bat aukeratuko du(berrikuntza laguntzailea), proiektuaren zuzendaritzahartuko duena. Aldi berean enpresak ,enpresatik kanpokoprestatzaile bat (coach) izendatuko du, tituludunaproiektua zuzen eramaten laguntzeko.

Proiektuak, berrikuntza laguntzailearen lan kostuen %50lehen urtean eta %25 bigarrenean bere gain hartuko ditu.Kanpo prestatzaileari dagokionez, 13 egun arterainoko lankostuak estaliko ditu eta baita prestaketa berezigehigarria ere. Batzutan, Tirolgo erregioa kasu,prestaketa berezia unibertsitatea beraren esku geratzenda.Tirolgo kasuan, gutxienez 30 proiektu aurrera atera dirabide honetatik.

Giza baliabideen atxikipena eta erregioko garapenarenarteko oreka lortzen laguntzeko egokiak gerta daitezkemota honetako jarduerak.

4) Stockholm’s Akademiska Forum (StAF) (www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.organisation&n=15089 ;www.staforum.se )

30

Estokolmoko 19 hezkuntza zentro eta unibertsitatezosatutako Kooperatiba moduko egitura duen erakunde batenaurrean gaude, non Estokolmo hiria bera bazkideetako batden. Erakundearen helburua ,Estokolmo nazio etanazioarteko gune bihurtzea da, erregio erakargarria etaestimulatzailea izan dadin ikasle,nazioarteko eragile, etaenpresa munduarentzat. Aldi berean, helburu hau lortzekogoi mailako hezkuntzak duen garrantziaz ohartarazteauneoro gogoan daukaten printzipioa da.Erakundea 1998an sortu zen , eta finantzaketa goi mailakoheziketa zentro, unibertsitatea eta hiriaren esku dago.

Erakunde honek,erregioak dituen ahalmenak ikertu etaunibertsitate, hezkuntza zentro eta enpresen artekoproiektuak koordinatzen ditu. Iritzi publikoan eragiteaeta erregioko beste erakunde eta eragileekin harremanakestutzen ahalegintzen da.

Hiru eremutan zehar antolatzen dira ekintza nagusienak:1) Analisia: Egiten dituzten analisi eta

ikerketak ,ezagutzan oinarritutako erregioa izandadin bideratuak daude.

2) Eragina: Erakundeak elkartze gune eta parte hartzailepapera jokatzen du helburuak lortzeko bidean.

3) Koordinaketa: Irakaskuntza zentro eta erregiokogainerako eragileen arteko kohesio loturak garatzenditu.

Ikasleen informazio iturri izan dadin sortutakowww.studyinstockholm.se guneak erregioko unibertsitate,ikastaro,matrikulazio , eta beste hainbat datu eskaintzen ditu.

Ekimen honen estrategia, batez ere ikasleak erregioraerakartzea da,lan merkaturako “giza baliabide” bihurtuaurretik . Estrategia honen atzean dagoen uste sendoa da,ikasleak titulua lortu aurretik erakartzen badira, behin titulualortutakoan bertan geratzeko aukerak asko handitzen direla.Gainera , titulua lortu aurreko erakartze estrategia hau

31

eraginkorragoa izateaz gain, graduatu ondorengoak erakartzeabaino askoz merkeagoa da.

5) Ingeniari eta Post-Doktoratuen kontratazioa eta mugikortasuna I+Gjardueratan(www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13132 )

Nafarroako egoeraren adibidea ezagutu dezakegu neurri sortahonen bidez.I+G arloan prestakuntza duten langile gutxi dago enpresetan ,eta aldiz, I+G arloan jarduerak dituzten enpresak langileakaurkitzeko zailtasunak dituzte.Programaren helburu nagusiak hauek dira:

1) Erregioko teknologia beharren araberako talentuak erakarrieta erregioan mantentzea.

2) Ikertzaile eta teknologian adituak diren langileenkontrataziorako laguntzak ematea.

3) Enpresetako I+G alorreko langileei zuzendurikounibertsitate eta I+G zentroetako egonaldiak luzatzea.

4) Enpresetako langileen I+G formakuntza handitzea.5) I+G zentroetako eta unibertsitateko teknikarien

enpresetako egonaldiak sustatzea.Neurri hauen onuradunak enpresak, ikerketa zentroak etaunibertsitateak dira. Bereziki ETE-ei zuzendua dago nahiz etaneurri handiagoko enpresentzat ere eskuragarri dauden laguntzahauek. 2008an 780.000€ ko laguntzak banatu ziren eta 2011 urteanaldiz 1.9milioi eurotaraino iritsi zen banatutako zenbatekoa.

Zehaztuz ,babestutako jarduerak hauek izan ziren: Enpresek kontratatutako langileak eta burututako I+G

lanak: 200 lanpostu 2008-2011 artean. Enpresetako langileen egonaldiak teknologi zentro eta

unibertsitateetan: 40 egonaldi 2008-2011 artean. Unibertsitate eta I+G zentroetako langileen egonaldiak

enpresetan: 40 egonaldi 2008-2011 artean. Enpresetako I+G arloko langileen prestakuntza ikastaroak:

150 ikastaro 2008-2011 artean.Programa honekin lortu den helburu objektibo bat enpresa etaunibertsitate zein I+G zentroetako giza baliabideen

32

elkarbanatzea izan da. Egitura aldaketak lortzeko neurriahulegia den arren enpresa mundua eta I+G arloaren artekohainbat oztopo eta ezagutza falta gainditzeko oso programabaliogarria izan da. Aldi berean erregio mailako berrikuntzapolitiken diseinua zehazteko oso baliagarria izan da, arazo etabeharrak identifikatzeaz gain sektore anitzetara bideratutakoprograma izan delako.

6) Aalborg Universiteit (www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.organisation&n=13223 ;www.aau.dk )1970 Urtean jarri zen abian, proiektuetara orientatutakoikasketa metodoaren eredua. Ereduaren ezaugarririk nagusienazera da; ikasketa lanaren %50 baino gehiago lan proiektu baterabideratuta egotea.Unibertsitateko programa guztiak irakaskuntza eta ikaskuntzaeredu bakarrean oinarritu dira: arazoak konpontzera bideratutakoikuspegian, hain zuzen. Eredu hau PBL (problem-based-learning)izenarekin ezagutzen da.PBL ereduak ikasleei ikasketa independentea baina aldi bereangoi mailakoa lortzeko aukera eskaintzen die. Ikasleek erregiokoenpresa komunitatearekin zuzenean lan egiten dute.Esperientziapraktikoa eskuratzeaz gain, arazoak aztertzeko gaitasuna,emaitzetara bideratutako lan eredua eta lan taldean egoki lanegiteko gaitasuna lantzen dituzte.Erregioko industriaren beharretara egokitutako curriculumakgaratzeak unibertsitate eta enpresa komunitatearen artekointerakzioa sorrarazten du nahiz eta berez akordio formalik ezduten sinatzen beraien artean.Batez ere, erregioko gaien lanketa egiteak ez die galarazten ,ikasketak nazioarteko ikuspegi batetik garatzea. Zentzu honetanaipatu, unibertsitate hau, “European Consortium of InnovativeUniversities” erakundeko partaidea dela. Erakunde hau , Europako10 unibertsitatek osatzen dute ,erregio mailako I+G garapenahelburutzat harturik irakaskuntza mailako berrikuntzen gaietaneta proiektuetan elkarlanean aritzen direlarik .

33

7) Prestakuntza, errekrutatze eta mugikortasunerako Giza baliabideen ingurukoprograma(www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13364 ;www.gobex.es )

Programa hau Extremadurako 2010-2013 urteetarako laugarrenerregio I+G+B planaren baitan sortu zen. Giza baliabideenhobekuntza helburu hartuta, etengabeko prestakuntza, lanegonkortasuna eta erregio mailako I+G arloko langileen mailabermatzea ditu jomuga.

Helburuak: Ikerlarientzat lan aukera egokiak sortu, alorestrategikoetan ikerlari hauen kopurua handitu, ondoprestatutako ikerlari eta teknikariak erregiora erakarri,erakunde, enpresa eta ikerketa talde ezberdinen artean gizabaliabide hauen mugikortasuna sustatu ,…

Pizgarri eta laguntzak honako ekintza zehatzetara daudebideratuak:

Ikerlarien doktoretza prestakuntza sustatzea. Teknikari, ikerlari eta berrikuntza zuzendarien

prestakuntza. Doktoretza ondorengo espezialitateak. Extremadurako unibertsitatetik eta I+G zentroetatik giza

baliabideak errekrutatzea. Ikerlariak eta I+G proiektuetako zuzendariak enpresetan

kontratatzea.Programaren diru laguntza 2010-2013 tartean 90milioi €-koa izanda.Programaren filosofia, hezkuntza sistema sendo bat eratzea da,laguntza honen emaitzak epe laburrera mugatu ez daitezen.Gainera,hezkuntza azpiegitura sendo bat izateak erregio mailakoekonomia estrategiak ere anbizio handiagokoak izatea bultzatzeneta ahalbideratzen du.

8) Call for Recruitment of Researchers-ARAID (www.araid.es ; www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.support&n=13203 )

Aragoiko Ikastetxe teknologiko eta unibertsitateko ikerlarienbikaintasun mailari bultzada emateko helburua du ekimen honek.

34

Horrela, etorkizunean industria eta zientziaren arteko loturaeta ezagutza transmisioa sendotzeko oinarriak garatu nahi dira.Erregio mailako garapen agentzia den ARAID-ek sortutakoa daekimena.Aragoiko I+G planarekin bat datozen lanaldi osoko zortzilanpostu babestuko dira. Parte hartzaileak doktoretza ondorengogutxienez 6 urteko eskarmentua izan beharko dute, eta gutxienezbi urteko egonaldia beste zentro batean.Hautagai egokienak ARAID-eko langile finko bilakatuko dira, etaerakunde eta unibertsitateen arteko lan sareetan parte hartukodute. Kontratu bakoitza unibertsitatearekin zehaztuko da, etaatzerritik etorritako ikertzaileen kasuan laguntzak jasokodituzte, bisatu eta gainerako baimenak lortzeko. 2006an425.000€-ko zenbatekoarekin abiatu bazen programa, 2009an500.000€-raino iritsi zen.Alde positibo bezala, aipatu, urtez urteko eskaera kopuruarengorakada eta programaren ezagutza mailaren handitzea. Kontrakoaldean berriz, esan hautagaien aukeraketa ez dela erabatobjektibo eta gardena.

Sail honetan (GIZA BALIABIDEEN GARAPENA) ikusitako programa etaekimen hauen eraldaketarako gaitasunaren araberako sailkapen bateginda, lau maila hauetan laburtu ditzakegu:

Titulatu berrien enplegurako laguntzak: ETE-ei laguntzakematea, laguntzarik gabe kontratatuko ez lituzketenikerlari edo titulatu berriak kontratatzeko, beraienberrikuntza proiektuetan parte hartu dezaten. Normaleanunibertsitateek maila honetan ez dute finantzaketan partehartzen.

Unibertsitate eta industria artean langileen mugikortasunasustatuko duten laguntzak.Unibertsitateek gutxienezneurrien baldintzetan parte hartuko dute.

Unibertsitateek ikasketa planak erregioko beharrakkontutan hartuz egokituko dituzte.

Maila gorenean, talentuak erakarri eta mantentzerainokoahaleginean murgiltzen diren ekimenak sailkatu ditzakegu.

35

Goi mailako ikerlariak erakartzeko inbertsio handi etaegonkorrak izatea beharrezkoa da.

Zenbat eta goragoko mailan kokatzen garen, unibertsitate,ikerketa zentro, erakunde publiko eta enpresen artekoelkarlanaren eraginkortasun eta kalitate maila igoera nabarmenaizango da, horrek erregio mailako ekonomia politika etaestrategia eraginkor eta anbizio maila handiagokoak garatzeaekarriko duelarik.

D) ERREGIOAREKIKO KONPROMEZUA ETA LIDERGOA

1) VALENTZIAKO KASUA, ESPAINIAN (www.oecd.org/dataoecd/17/52/36295540.pdf )

Valentziako unibertsitateak garapen aktiboaren adibide dira etaerregioarekiko lotura mantentzen dute hainbat zentro, zerbitzueta jarduerekin. Hezkuntza eta ikerketa garatzeaz gain, gizarteosoaren garapenarekiko konpromezu argia erakusten dute.Unibertsitateak irekiak eta erregioan ondo integratuak egoteazgain hainbat gizarte zerbitzu eskaintzen dituzte:

Kirolaren sustapena: unibertsitateak kirol ekintza ugariantolatzen ditu, gehienak dohainik eta hauetako askopubliko orokorrari irekiak.

Liburutegi zerbitzuak: zerbitzu zehatz batzukunibertsitateko kideentzat bakarrik eskaini arren, gizarteosoarentzat irekiak dauden liburutegiak dira.

Udako ikastaroak,udaberriko tailerrak, udako eskolaikasleentzat: ekintza hauek edonori zabalik daude.

Unibertsitateko giza bolondresen programa: gaztediaerrealitate sozial zailenekin kontaktuan jarri etagizarteko desoreka eta bazterketa arazoen jakitun izateabultzatzen du. Ikasleek , beraien kontaktuei ekimenenberri emanaz errekrutatzen dituzte bolondresak.Kalitatezko lan bat egin asmoz ikasleek beraien gaitasunak

36

praktikan jartzen dituztenaren adibide bezala, aipatuValentziako espetxearekin elkarlanean egindako antzerkieta literatura tailerrak.

Tokiko garapenerako programak: txiro eta baztertueneigizarteratzen laguntzeko eta barrualdeko gune baztertuenakgaratzeko programak.

Gainera, kultura barreiatu eta promozionatzearen garrantzia osopresente dauka Valentziako unibertsitateak. Unibertsitateguztiek kultur ekintzak antolatu eta kanpotik antolatutakoakbabesten dituzte. Zentzu horretan Valentziako unibertsitatea ,adibide egokia da unibertsitatetik sortutako kultura eta gizartemailako garapenaren esparruan.

2) KANARIAR IRLAK,ESPAINIAN(www.oecd.org/dataoecd/25/26/36791509.pdf )

Kanariar irletako bi unibertsitateek ,osasuna,ongizatea etagizarte taldeen babesean oinarrituriko zerbitzuak eskaintzendizkie gizarteari.

Osasuna: bi unibertsitateek medikuntza fakultateak dituzteeta erizaintza eta fisioterapia tituluak ere aurkidaitezke beraien eskaintzen artean. Unibertsitate etagobernuaren arteko akordioaren ondorioz,ospitale etabestelako osasun zentroen erabilera partekatua hitzartudute. Hitzarmen honen baitan,fakultateko langileak etaikerlariak ospitalean lana egiten dute, ikasleenformakuntza osatzeko helburuarekin.

Kultura: Bi unibertsitateek bai zientzia zein humanismogaiak erregioan dibulgatzeko tradizioa izan dutehasieratik, zeregin horretarako kanpo departamentuak etahainbat kultur talde eta elkarteren elkarlana aipatzekoadelarik.

Unibertsitateko eraikinetik kanpoko ekintzek aipamen bereziamerezi dute Gran Canariako unibertsitatearen kasuan. Urritikekainera antolatzen dituzten ekintza hauek orotarikopublikoarentzat zabalik daude. Alor eta gai askotarikoikastaro,mintegi,sinposio edo lan tailerrak antolatzendira :informatika,administrartza,internet,osasuna,sikologia,ingu

37

rugiroa, teknologietarako trebakuntza,hizkuntzak,etab.Ikastaroak guzti hauek gizartearen garapenerako ekarpengarrantzitsua egiten dute,bai interes pertsonal mailan etabaita lan merkaturako beharren egokitzapenean ere.Adibidez Tenerifeko La Laguna unibertsitateak 2004-2005ikastaroan unibertsitatetik kanpoko 129 ikastaro antolatu zitueneta hauetan 4.065 parte hartzaile izan ziren.Tenerifeko unibertsitateak Ospitale Unibertsitarioarekikosostengu eta elkar lan garrantzitsua betetzen du. Teknologiaberrien inguruan egindako hitzarmen bati esker telemedikuntzaproiektua jarri dute martxan.Horrez gain software sistemenhobekuntza, banda zabala eta beste hainbat aplikazio garatudituzte Canariar irletako osasun zerbitzuetarako (SCS).Unibertsitateek erregio mailako garapen estrategiekiko dutenkonpromezu eta parte hartzearen adibide egoki baten aurreangaude.

3)PÉCS-eko UNIBERTSITATEA (www.english.pte.hu ;www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.policy&n=1267&r=HU23 )

Transdanubia hegoaldeko erregioan, hiru tokiko unibertsitateenfusioaren ondorioz sortu zen Pécs-eko unibertsitatea 2000urtean. Erronka nagusia, erregioko ekonomi garapena berrikuntzaeta ezagutzaren ildotik bideratzea da. Zentzu honetan ,enpresaberritzaile eta unibertsitateko ezagutzaren elkarbanatze hobeezina lortzeko estrategia egokia da. Gainera ingurugiro honekekintza berritzaileak sustatzea ekartzen du. Pécs-ekounibertsitatearen helburua, industria eta zientziaren artekozubi lana egitea da eta baita ikerketa emaitza berrienerabilpena bultzatzea ere.Erregio honetako garapen eta berrikuntza maila estatu etaEuropako batazbestekoaren azpitik dago, eta teknologiarentransferentzia oso hastapen mailetan aurkitzen da. Horregatik dahain garrantzitsua unibertsitateak I+G arloan egindakoahalegina. Etengabeko hezkuntzaren eskaria eta eskaintzaasetzeko bizi osorako ikaste programa jarri dute martxan , etagoi mailako prestaketarako modu egokian antolatutako epe luzekoproiektua da.Erregioko berrikuntza estrategia ETE-en berrikuntzara bideratuadago . Horretarako ezinbestekoak dira informaziorako teknologia

38

oinarriak, ETE-entzat teknologia eta marken garapenerakoinbertsioak, eta guzti honetarako ETE-k ezinbestekoa dutenfinantzazioa eskuratzeko aukerak erraztea. Estrategiaren baitangarrantzia handienetakoa duen gaia da finantzazioarena, etazentzu horretan finantza gailu berrien garapenak ezinbestekotzatjotzen dira (arrisku kapitala,…).

Gaur egun Pécs-eko unibertsitatea erregioko kultura eta ekonomigarapenean funtzio garrantzitsua jokatzen duen eragilea da. 2010urtean Pécs Europako kultur hiriburua izan zen eta kasu horretanere oso paper garrantzitsua jokatu nuen unibertsitateakerregioko garapen prozesuan. Prozesu horretan kokatu daitekeadibidez Transdanubio hegoaldeko liburutegi eta ezagutzazentroa, non hiriko hiru liburutegi nagusiak integratzen diren,erregioko informazio eta dokumentu hornitzaile direlarik .

4) JYVÄSKYLÄ REGION,FINLAND(www.oecd.org/dataoecd/16/9/36175211.pdf )

Jyväskylä erregioan ,ingurugiro,ekonomia,eta gizarte gaiak modubateratuan garatzen dira Agenda 21 programaren baitan. Programahau erregioko eragileen partaidetzarekin daramate aurrera.Jyväskylä-ko unibertsitatea eta eskola politeknikoak ez dituztenork bere garapen jasangarrirako estrategia garatu,bainoerregioko garapen jasangarrirako estrategia beraien ekintzetanmodu horizontalean integratua dago. Beraz,erregioko garapenjasangarrirako estrategia , isolatutako estrategia multzo batizan ordez, ekonomia garapenerako operazio guztietan etaerregioko eragile eta unibertsitateen ekintzetan integratutadago.

Finlandiako gizartean oso errotutako ustea da arlo guztietakojakintzaren metatzea beharrezkoa dela erregioko ekonomigarapenerako aukerak sortzeko.

39

Unibertsitateen aktibitatea nabaria da ,besteak beste, gizarteikerketa, osasuna, ingurugiroa, kultura eta beste hainbatarlotan.

Gizarte zerbitzuetara zuzenduriko berrikuntzak gizarteantxertatzeko hainbat garapen programa jarri dira abian:

Gizarte gaietan espezializatutako zentroa, zeinak gaiareninguruan zerikusia duten erakunde eta pertsonekin sareeraginkorra osatzen duten. Helburua, gizarte zerbitzuengarapen antolatua eta zerbitzuen egituren berrikuntza etaegokitzea da.Unibertsitateak,ospitaleak eta gizartezerbitzuetako zentroek parte hartze aktibo eta elkarlanean oinarritutakoa daramate aurrera.

Denbora luzeko langabetuei zuzenduriko zerbitzu berriengarapena. Helburua,lan merkatuan integratzeko zailtasunakdituzten gizarteko talde hauei behar dituztenerrehabilitazio psikologiko eta fisikoak eskura jartzeaizango da.

5) Twente, Herbeherak (www.oecd.org/dataoecd/15/60/35883426.pdf )

Twente erregioko unibertsitateek bertako biztanleei instalazioaketa azpiegiturak erabiltzeko aukera ematen die. Horrez gain,ikasleek gizarteari hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, enkarguzegindako ikerketa sozialen ondorioz. Enkarguz egindako ikerketahauek batzuetan ordainduak izango dira eta beste batzuetanberriz ez. Hainbat adibide ikus ditzakegu:

The Kennis Expertise Centre for Urban Society and Development:hirigintzaren garapenerako zentro hau interes publiko zeinpribatuko hirigintza interesak uztartzen saiatzenda,gizarte integrazioa,segurtasuna eta erregio mailakokooperazioa ardatz hartuta. Lan taldeetan,akademikoak,erregioko hirietako ordezkariak, probintzietakoordezkariak, eraikuntza sektoreak,unibertsitateak etaenpresa pribatuek parte hartzen dute.

The Henk Pronk Identity Centre: Edith Stein unibertsitatekoirakasleei, identitate, erlijio eta bizitza ikuspegi

40

ezberdinetatik eratorritako ezberdintasunak kudeatzenlaguntzeko zerbitzu kooperatiboa.

The Science Shop at the University of Twente: bezeroari zuzendutakoerakundea, zeinak zientzia ezagutzaren eskaria etaeskaintzaren arteko bitartekaritza lanak egiten dituenunibertsitateko zientzialarien eta erregioko enpreseneskaeraren artean.

Hezkuntza zentroek,komunitaterako interesgarriak direnzerbitzuak ere eskaintzen dituzte, adibidez, hiritarrei zergaaitorpenak egiteko laguntza, erregio mailako arazoen gainekodebate publikoen antolaketa, eta abar.Aipatzekoa da hezkuntza zentroen arteko elkarlana teknologiaalor ezberdinetan nola txertatu aztertzeko: adibidez, teknologiaeta artea, teknologia eta letren alorreko ikasketak, …

Esan daiteke erregioarekiko atxikipen eta konpromezu maila etagarapen altuko adibide baten aurrean gaudela erregio honetakounibertsitateen jarduera aztertuta.

6) Brno-ko unibertsitateak (www.kr-jihomoravsky.cz/Default.aspx?pubid=6234&TypeID=7&foldid=2928&foldtype=7 www.jic.cz ; www.rim-europa.eu/index.cfm?q=p.policy&n=13659&r=CZo6 )

Txekiar Errepublikako bigarren hiri handiena da Brno eta HegoMoravia zentroan kokatua dago. Kultur maila garrantzitsu, goimailako hezkuntza eta gailentze bidean diren goi mailakoteknologien gune baten aurrean gaude.Erregioko berrikuntza eta ikerketa estrategietarako giltzarribihurtzen da 6 unibertsitateen artean osatutako elkarlan taldea.90.Hamarkadan industria tradizionalak jasandako krisiari aurreegiteko ekonomi eredu berri baten bilakaerarako osogarrantzitsua izan da maila eta arlo ezberdinetako partehartzaileen ekarpenak koordinatu eta ekonomiak txertatzea.Bide horretan, unibertsitate eta sektore pribatuaren artekonegoziazio eta elkar trukatze mekanismoak erein dituzte.6 Unibertsitate, administrazioa eta finantza bideak koordinatukodituen fundazioa sortu dute.

41

Unibertsitateen arteko kooperazioaren aktibitateen artean,hiriaren nazioartekotze ekintzak, nazioarteko ikasleakerakartzeko ekintzak, elkarrekin antolatutako ekitaldiak,proiektu ezberdinen antolaketan parte hartzea, kooperazioespiritua zabaltzea ekonomiaren susperraldiaren partaideenartean, ikerketaren integrazioa erregioko ekonomi garapenean,eta abar luze bat aipatu daitezke.

Erregioaren lehiakortasuna areagotzeko , ikerketa zentro etaenpresen artean elkar lankidetza indartzea ezinbestekoa da.Horretarako,nazioarteko I+G proiektu handiekiko kontaktua etaelkarlana funtsezkoak dira ,adibidez International Clinical ResearchCentre eta Central European Institute of Technology bezalako erakundeekin.Zentzu honetan,hiri mailan gauzatzen diren garapenerakoekintzak, erregio mailako estrategietan integratuak daude.

7) Estrasburgoko unibertsiatea (www.academie-creativite.unistra.fr ;www.unistra.fr )

Frantziako unibertsitaterik handiena den EstrasburgokoUnibertsitatea, Estrasburgo bertako hiru unibertsitateenbategitearen ondorioz sortu zen 2009 urtean. Erregiokoberrikuntza sareetan parte hartze aktiboa du eta tradizioz izanden bezala, orain ere jakinduria iturri garrantzitsua da.Unibertsitatea bera da zientzialari eta ikerlariei lana ematendien erakunde garrantzitsuenetakoa.Unibertsitatearen antolakuntza berregituraketarenondorioz,sorkuntza,berrikuntza eta teknologiaren transferentziahainbat dimentsiotan berrindartu da. Teknologiarentransferentziaren beharra ardatz hartuta, sorkuntza etaaplikazioen ikerketa erregioko beharretara egokitu dute. Helburu honekin sortutako fundazioa da horren lekuko.Fundaziohonek helburu hirukoitza du:

Sorkuntza eta berrikuntza bitarteko izanik,fakultateezberdinetako koordinazioa eta garapena antolatzea.

Bertako erakunde eta enpresekin elkarlana garatzea. Espazio fisiko zein birtuala eskaintzea.

42

Proiektu konplexu hau hezur-mamitzeko ,diziplina ezberdinenarteko gerturatzea , nazioarteko ikuspegia eta enpresen artekoelkarlana funtsezkoak izan dira.Fundazioak hainbat konpromiso hartu ditu lekukoerakunde ,enpresa eta partikularrekin.Proiektu global honek, Alsaziari eta Estrasburgori sorkuntza etaberrikuntzaren erreferentzia izatea ahalbideratu die.

8 ) ø resund Erregioa (www.oresundskomiteen.org/en ; www.oecd.org/dataoecd/28/51/35996176.pdf )

Bi estatu ezberdinetako ( Suedia eta Danimarka ) erregiokosatzen dute øresund .Estatu ezberdinen arteko elkarlanak posible direla erakustendigu lurralde honetako jardunak.Zentzu horretan, gure erregioakFrantziarekin duen gertutasuna dela eta , hainbat mugagainditzea ezinezkoa ez dela frogatzeko adibide egokia izandaiteke.“The øresund Committee” erakundea sortu zuten 1993an, politika zeinadministrazio lankidetza hobetzeko asmoz.Bi erregioetako unibertsitateek erabat barneratuta daukate,beraien helburua goi mailako hezkuntza eta ikerketaz haratagodoala, hau da, gizarte osoarentzat onuragarri izango diren“hiritar onak” hezi eta prestatzea,alegia.Proiektu honen atzean benetako talde lan konplexua dago. Alorugaritako analisi sakonak,helburu komunak,debate zabalak,etaakordioak gauzatu dituzte.Erregioko 14 unibertsitateek integrazio maila sendotu etaerregioko garapena bultzatuko duten ideien bilketa, analisia etazabaltzea gauzatzen dute.Lan talde honetan, erakunde publikoak, korporazioak,erakundepribatu eta unibertsitateek hartzen dute parte. Finantzaketazere beraiek arduratzen dira.

Unibertsitateek garrantzia berezia ematen die ikasleen sormenahalmenari eta zentzu honetan bereziki sustatzen den ezaugarriada. Honen emaitza, sormen arloan nazioarte mailan lehenpostuetan egotea da. Diseinu,Arkitektura, Zinema,eta Arte mailangorengo postuetan aurkitzen da erregio hau. Giro honetan, oso

43

era naturalean antolatzen dira hainbat eta hainbaterakusketa,kontzertu eta hitzaldi.

Tokiko ekintzen antolaketa oparo honek frogatzen du zeingarrantzitsua den unibertsitatearen papera erregio zein mundumailan kontsumituko diren kultura mailako produktuen sormenean.Kultura mailako sorkuntza hauek benetako garrantzia duteerregioko hainbat arlotako negozio berrien garapenean. Kulturaarloko produktuak , berrikuntza eta enpresa proiektu berrientzatfuntsezko osagarriak direla oso garbi ikusi dute erregiohonetan.

Artea eta kulturari dagokionez aipamen berezi bat merezi du atalhonek. Gauza jakina da, gizakiaren arima elikatu eta aberastenduela artea eta kulturak. Hainbat gizartek oso presente daukagai hau. Kultura ez da gastu bat, inbertsio bat da, hezkuntzarenantzeko emaitzak eman ditzakeena. Arteak eta kulturak, oro hargauzak modu ezberdinean interpretatu eta aztertzeko gaitasunagaratzen laguntzen du. Maila goreneko zientzialari,arkitekto,edo dena delako adituk, gai horietaz gain , beste esparru batzukere lantzen dituzte, eta hauetako askok musika,pintura, edobeste hainbat diziplina lantzen dituzte. Ikerketa etaberrikuntza mailan oso gaitasun garrantzitsuak dira arte,kultura eta oro har sorkuntzarekin lantzen direnak. Arte etakulturarekiko sentsibilitatea gehiago garatu dituztenzibilizazioak aurreratuagoak izan dira historian zehar. Pentsatueta hausnartzeko ohitura garatuagoa duen gizarte batek,zailtasunak gainditzeko baliabide gehiago izango ditu, pertsonamailan gizarte errealizatuagoa izango du. Giza baliabideetanegin daitekeen inbertsiorik onenetarikoa da artea eta kulturanegindakoa.

Aipatutako baliabide “abstraktuaz” gain, ez da ahaztu behararteak eta kulturak bere industria propioa duela, enpresaksortzen dituela, aberastasuna sortzen duela, BPG handitzenduela.

44

9) Dresden kontzeptua(www.dresden-concept.de/en/alliance/mission.html )

Dresden hiriko Technische Universität Dresden (TUD) unibertsitatea,etengabeko hobekuntza prozesuan murgilduta egoteaz gain,Alemaniako maila goreneko unibertsitatea izateko bidean da bereezaugarriengatik.Unibertsitatearen kalitate maila altuak, erregioko erronketanparte hartzeko eta integratzeko bideak irekitzen dizkio.Unibertsitate honetako titulazio anitz eta egokituek erregiokogarapen aukeren potentzialtasuna areagotu egiten dute.Hezkuntza eta erregio garapenerako eragile izango direnindustrien arteko sinergien maximizatzea da helburu nagusietakobat. Sinergia hauek, garapen industrialaz haratago, kulturagarapenera ere zabaldu dira, bertako museo eta liburutegiak ereelkar lan honetan parte hartzen dutelarik.Dresden Concept deituriko elkar lan sare honetan , gizartegaietarako egindako ekarpenaz gain erregioko irudi aberatsagoeta erakargarriagoa landu dute, ondorioz, zientzialari etaikerlarientzat erregio erakargarriagoa bihurtu delarik.Erregioko gobernuak , berez ez du parte hartze jarraitu edofinkorik lan sare honetan ,baina babes eta onarpen osoaeskaintzen dizkio unibertsitatearen ekimen hauei, finantzaketanere parte hartzen duelarik. Unibertsitateen erregioarekiko konpromezu eta lidergo mailarensailkapen honetan , eraldatze gaitasunaren araberako hiru mailaezberdintzen baditugu, honako hauek izendatu ditzakegu:

Tokiko komunitate eta administrazio publikoari zuzendutakoikerketa eta aholkularitza ekintza solteak, batez eredelinkuentzia prebenitu, gizarteko segurtasun mailahobetu, gizarte lanak ,baino beti ere ikertzaileindibidualen interesen arabera, eta ez antolatutakoerregio mailako estrategia baten baitan barneratuta.

Kultur garapena eta tokikotasuna: Kultura mailako ekintzenantolaketa (unibertsitateak antolatutakoak, gizartezientziak, humanitateak, eta gisa honetako gaieninguruan), eta hiriko espazioen inguruan (adibidez

45

arkitektura).Unibertsitateko zuzendaritzaren parte hartzeanahitaezkoa izango da maila honetan, eta maila partzialeanbada ere, erregioko garapen estrategikoaren ildoekin bategingo dute ekintza mota hauek, nahiz eta ez direnerregioko politika subjektuekin zuzenean lan taldeanarituko.

Erregio mailako lidergoa: Unibertsitateen eginkizuna gakoada maila honetan. Politika, industria eta zientziarenarteko loturak estutzeko eginkizuna hartuko du, erregiozein maila zabalagoan gauzatuko diren garapenproiektuetan.Zentzu honetan unibertsitateko zuzendaritzabatzorde, errektore,presidente eta maila gorenekoordezkariek parte hartzeaz ari gara,politikara zuzendutakoproiektu eta ikuspegiei buruz hain zuzen.

ONDORIOAK

46

1-Unibertsitateek erregio politikan eta oro har erregiokogarapen estrategietan parte hartzeko modu eta maila ezberdinakdaudela esan daiteke. Helburua ez da parte hartzearen emaitzahoberenak lortuko dituen formula diseinatzea, unibertsitatebakoitzak erregioko beharrak kontutan hartuta duenegokitzapenerako gaitasuna ahalik eta efizienteena,eraginkorrena izatea baizik.

2-Unibertsitateak bere ingurunearekin dituen interakzio mailaezberdin horiek, guztiak dira garrantzitsuak eta osagarriak.Unibertsitate eta titulu akademiko bakoitzak ezinbestekotzathartu beharko luke merkatu errealarekiko lotura eta elkar lana.Elkar lan horretatik sortzen den bi norabideko informazio trukeagaldu ezin daitekeen baliabidea da. Denbora errealeanunibertsitateak enpresa baten beharren berri izatea eta aldiberean enpresak behar duen jakintza eskuratu ahal izatea baliohandiko aktiboa da. Elkar lan honek aldi berean unibertsitateariikasketa tituluak egokitzen eta eguneratzen joateko motibazioaeta behar duen informazioa emango dizkio .

3-Gure erregioan ETE –n mailan ikusten da batez ere enpresa etaunibertsitate edo hezkuntza zentroekiko lotura ahula. Loturahonen ahultasunaren arrazoia askotan elkarrenganako ezagutza ezaeta elkarrekin lortu ditzaketen aurrerapen eta abantailen berriez izatea da. ETE-ek I+G arloetan izan ditzaketen gabeziezharatago, hizkuntza, komunikazio, nazioartekotze, teknologia ,kudeaketa, antolaketa, logistika, marketina, berrikuntza ,…. etabeste hainbat arlotan, laguntza oso baliagarria jaso dezaketeikastetxe eta unibertsitateengandik, baino horretarako osoharreman dinamiko eta praktikoak behar dira, enpresa txiki etaertainek beraien aholkularitza zerbitzuekin duten modukoharremana.

4-Gisa honetako antolaketak enpresa eta hezkuntza zentroenartean zuzenean edo bestela hezkuntza zentro eta enpresaelkarteen artean ere sortu daitezke.Lehen aipatutako elkar ez ezagutzearen arrazoiagatik, lanpostuberri asko sortu gabe geratzen dira.

47

5-Gaur egungo ikasleen enpresetako praktiken sistema ez da osoeraginkorra, ez enpresarentzat ,ezta ikaslearentzat ere. Kasuaskotan enpresak ez du ikaslearengandik ezagutza berririkjasotzen, eta ikasleak enpresa askotan ere bere jakintzahandituko duen lanik ez du egiten.

6-Aurreko adibide batean ikusi dugu enpresek beraien arazozehatzak datu base batean txertatzeko duten aukera arazo zehatzhorri erantzun egoki bat emateko duen gaitasuna. Aldi bereanunibertsitateak enpresentzat egokiak izan daitezkeela uste dueneskaintzak egin ditzake.

7-Ziur asko gure erregioko arazorik garrantzitsuena ez dabaliabideak eta gaitasunak ez izatea, hauen erabilera traketseta efizientziarik gabekoa baizik.

8-Unibertsitatea eta enpresak ezin dute loturarik gabeko bimundutan jardun, nahitaezko lotura behar dute.

9-Unibertsitateek erregioko garapen estrategia eta politiketanduten parte hartzearen maila ezberdinak aipatu ditugu. Hau ezdago efizientzia mailarekin kontraesanean, hau da, unibertsitatebatek maila apaleko parte hartzea eduki dezake baina horretarakobaliabide gutxi erabiltzen badira interesgarria izan daiteke etaefizientea ere bai aldi berean. Arazoa , baliabide ugari etaemaitza eskasak lortzen direnean sortzen da.Unibertsitateak alor ezberdinetan izan dezake parte hartzea etaguztiak dira interesgarriak:

-I+G kooperazioa.-Enpresaritzaren sustatzea eta teknologiaren

transferentzia.-Giza kapitalaren garapena.-Erregioarekiko konpromezua eta lidergoa.

10-Politikariak gai izan behar dute erregioko beharreierantzuteko unibertsitateak duen garrantziaz ohartzeko. Gaitasunhoni eman nahi dioten mailaren arabera, erregioko politiketanbehar duen lekuan kokatu behar dute. Edozein modutan, elkar lansareak ezinbestekoak dira erregio mailako politika estrategikoakaurrera eramateko. Lankidetza hau unibertsitateko zuzendaritzan

48

zein irakaslegoari esleitu diezaiekete, baina ezinbestekoa damaila batean edo bestean parte hartzea.

11-Adibide guzti hauek ikusi ondoren esan dezakegu, politikaekimen hauen oinarria eta anbizioa , erregio batetik besteramaila oso ezberdinetakoak izango direla erregioko helburu etabaliabideen arabera. Maila baino garrantzitsuagoa daestrategiaren egokitasuna erregioaren beharretarako, helburuakondo finkatuak eta aukeratuak izatea, baliabideak oso kontutanhartzea, eta zeresana duten eragile guztiak modu koordinatubatean lan egitea.

12- Antolaketa mailan ikusi dugu kasu batzuetan , lehendikeratuta dauden antolakuntza eta parte hartze mailak mantentzendituztela inolako aldaketarik egin gabe.Beste kasu batzuetan berriz, transformazio sakonago batenhelburupean, ordu arte parte hartu gabeko eragileen partaidetzabilatzen da. Kasu hauetan antolaketa unitate berriak, baterakoekintzak, edo erakunde eta programa berriak sortuko dira erregiomailako antolaketa sarean txertatuko direlarik.

13-Zenbat eta anbizio eta zailtasun handiagoko proiektuakgaratzen diren, antolaketa maila konplexuagoak izango dituzte,eta epe luzeragokoak. Kasu hauetan, epe luzeko helburu horiekepe erdi eta laburreko azpi helburuetan xehatzea komeni da,proiektuak ondo egituratu eta kontrolpean mantentzeko. Moduhonetan antolatzea oso garrantzitsua da, batez ere epe luzekoproiektuen arazo handienetakoa sinesgarritasuna etaerabilgarritasunaz ohartaraztea izaten delako. Sinesgarritasunabai politika mailako babesa jasotzeko eta nola ez, finantzabaliabideak eskuratu ahal izateko.

14-Finantzaketa aipatuta, sekulako garrantzia duen osagaiaz arigarela konturatzea ezinbestekoa da. Gure erregioan unibertsitateeta hezkuntza komunitateak oro har errealitate ezberdinak biziditu.Alde batetik unibertsitate publikoa daukagu, finantzaketapubliko sendo batekin eta beste alde batetik unibertsitatepribatua, finantzaketa ia pribatu soilarekin. Bi errealitateak

49

oso ezberdinak dira finantzaketaren ikuspegitik eta biak dituztearazo handiak. Unibertsitate publikoak baliabide ekonomiko garrantzitsuak izanarren ,ez du hauen erabilera efizienterik egiten. Oso erabileradesorekatua eta desegokia egiten du. Azken urteetan, neurrizkanpoko gastuak egin dira eraikuntza, azpiegitura, tresneria etateknologia desegokia , eta bestelako gastu justifika ezinetan(goi zuzendaritzako bidaiak, auto ofizialak, etabar). Eta gizabaliabide eta I+G proiektuetarako ez da behar adina eta beharmoduan esleitu finantzaketa baliabiderik. Egitura eta antolaketamailako berregituraketa prozesu bat ezinbestekoa izango da,benetako finantzaketa beharra duten arlo horiek hornitzeko etafinantzaketa eraginkor edo efizienteago bat lortzeko .Dirukopuru handiak xahutu dira teknologia berrietan, ondorenteknologia horiek erabiltzeko ikerlari eta giza kapitalafinantzatzeko baliabiderik esleitu ez delarik. Zentzugabekeriahauen ondorioz, epe ertain batean teknologia horiek erabili gabezaharkituak geratu dira hainbat eta hainbat kasutan.Aipatutako berregituratze prozesu horretan kontuan hartzekoaukera izango litzateke kapital pribatuaren parte hartzea, orekaegokiago bat eta sektore pribatuaren inplikazio maila handiagobat lortze aldera.Finantzaketa misto honek aldi berean sektorepribatu eta unibertsitatearen arteko lotura eta elkarlanabultzatzeko balioko luke. Ikusitako hainbat adibidek horierakusten digute.

Unibertsitate pribatuaren kasuan aldiz, guztiz kontrako egoerasuertatzen da,sarritan. Finantzaketa publiko eskasak edohutsalak izatean , beraien gaitasunak erabat garatu ezinikaurkitzen dira , eta erregio mailan oso interesgarriak izandaitezkeen proiektu eta sinergiak finantzaketa baliabideurritasunagatik garatu gabe geratzen dira. Finean, erabiligabeko baliabideen zakuan geratzen dira gaitasun baliagarri etagarrantzitsu hauek.

Orokorrean , finantzaketaren efizientzia mailari dagokionez,hobetzeko tarte oso handia daukagu gure erregioan , eta seguruasko gai honek merezi du arreta berezia , batez ere finantzabaliabideak gero eta urriagoak diren garai hauetan.

50

Sarritan entzuten dugu sektore publikoari ahalegin handiagoakeskatu behar zaizkiola finantza baliabideei dagokionez, bainahori bezain garrantzitsua da une honetan sistema eta antolaketahonek dituen akats ikaragarri horiei irtenbidea aurkitzea,horretarako behar diren neurri guztiak hartuta.

15- Bada beste gabezia bat gure erregioko unibertsitatekomunitatean oso nabaria dena. Gizarteak , orokorrean ez dakiunibertsitateak zein ekarpen egiten dion gizarteari. Oro hargizartearen esparru zabal baten ustea da, formakuntzarako zergenbidez ekarpen garrantzitsuak egiten direla, baina, ez daki osoondo ordainetan zer jasotzen duen gizarte batekunibertsitatearengandik. Dibulgazio mailan lan asko dagoegiteko, ez soilik baliabide ekonomikoei justifikazio bataurkitzeko, baizik eta komunikazio horrekin gizartea beragaratzeko eta aberasteko, ezagutza gizartera zabaltzeko.Honiburuzko adibide bat baino gehiago ikusi ditugu aurreko kasuetan.

16-kasu guzti hauek aztertuta ondoriozta dezakegu, politikaarduradunek erregioko berrikuntza ahalmena handitzekoezinbestean unibertsitateekiko elkarlana landu behar dutela.Unibertsitateek, erregioko estrategia erabaki, diseinatu etagaratzeko prozesuan integratu daitezke, parte hartzeaktiboarekin eta lerro nagusien aukeraketan lidergoa eskuratuz. Hala ere, proiektu edo estrategia zehatz batzuen zailtasunak edoezaugarriak kontutan hartuta, hainbesteko protagonismorik ezinbazaie eman unibertsitateei, ez da garrantzia gutxiagokoa,erregioko ETE-en arazo zehatzen irtenbide eta laguntza edoaholkularitzan egin dezaketen ekarpena.

17-Etorkizunera begira, Horizon 2020 programaren eta hurrengoegitura funtsen testuinguruan, erregio mailako proiektuetanunibertsitateek izango duten zeresana gakoa izango da.

18-Ondoriozta dezakegu,erregio mailako unibertsitate askorenindarra edo potentzialtasuna , norbanako ikertzaile multzoakosatzen duela .

19- Europako azken berrikuntza politiken joerak, garrantziaberezia emango diote ez soilik unibertsitate mailako ikertzaile

51

“izarren” gaitasunei, baizik eta unibertsitateaz gain, erregiokoheziketa zentro, zientzia aplikatuen unibertsitate,unibertsitatepoliteknikoen gaitasunei, maila anitzeko teknologien egokitzapenarloan, erregioko industriaren beharretara egokitzeko erakustenduten ahalmenari.

52